KUTXA BATEAN AURKITUTAKO IDATZIAK
Hasiera » Sailkatu gabea » BURUA VS BIHOTZA
Uzt06 0

BURUA VS BIHOTZA

Atalak: Sailkatu gabea

Burua VS bihotza beti borroka berean eta beti berdina gailendu: sentipenak, emozioak, barne indarrek ezin arrazoiak kontrolatu.

Arrazoia maiz hasarratzen da bihotzarekin, uneoro kontraesanean aurkitzen direlako, norberarentzat etikoki hoberena den hori sentipenak egitera bultzatzen gaituen horren arteko talka. Ideiak eskuetatik ihesi eta bitartean errailak sutan, akelarreak eraikiz. Aske baina lotuta, ahul eta indartsu, aldi berean.

Zer, nola, noiz, egin? Aurrera pauso bat eman eta atzera bi, ezerezaren norabidean galdu, norbera aurkitu arte, aurkituz gero. Barnera begiratu eta hausnartu, aldaketak beldurgarriak direla ohartuz, eta burua lanean, etengabean, ideiak arrazoituz eta bihotzarekin haserre, inoiz ez baitu hau irabaztea lortzen, baina etsi gabe gorputzari behar duen indarra emanez betiere aurrera joan eta eroriz gero, zutik erortzeko, edota altxatzeko.

Denborak dana sendatzen duela esaten dio bihotzari baita bitartean arrazoiari ekiten uztea garrantzizkoa dela ere, orbainak ez daitezen sakondu, ez daitezen azaleko/errailetako marrazki bilakatu.

Sentitzen, pentsatzen eta egiten duguna omen gara, horrek guztiak baldintzatzen omen du gure bizitzaren ibilbidea. Baina nola asmatu zer den egokia? Zenbat aldiz estroputz egin harri berberarekin?

Erantzunik gabe berriro ere, bizitza kontraesan hutsa delako.

Nahiz eta askotan lurrera jauzi, eramaten utziz, barneari kasu eginez eta zenbaitetan arrazoia erabiliz egiten da noranzkoa, ezagutzen gara gu geu.

Edo ez.

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Maddi Imaz

Kutxa misteriotsu batean aurkitu nituen idatziak, non nortasunaren xarmangarritasuna azaleratzen zen. Nire buruarekin bakarrizketak egin ostean idatzi guztiek zeukaten isiltasunean zerbait oihukatzeko, ni neu askatzeko, hitz jarioa sentimendu bihurtuz.

Azken bidalketak

  • Iluntasunaren argiak.
  • Norabideak
  • MAITASUNA
  • Bizitza.
  • BIZITZA EZ DA IRAGANEAN HARRAPATUTA GELDITUZ, ETORKIZUNA ISLATZEA

Iruzkin berriak

  • solar company in pasir gudang(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • N(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Kayleigh Martinez(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua

Kategoriak

  • Bizitzako plazerak
  • Ebidenteegia
  • estereotipo unibertsalizatuak
  • Gure herria
  • Indarra
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA