Duintasunez.
Euskal herritar gisa, badakit zer den gure hizkuntza maitatzea, zer den hemengo kultura mirestea, zer den herrialdearen identitateaz harro egotea. Baina, euskal herritar gisa badakit zer den gure historia ezabatu nahi izatea, errepresio hitzaren osotasuna bizitzea, gure herritarrak kriminalizatzea, eta are gehiago gure herrialdearekiko dugun maitasunaren ondorioz ematen ditugun pausoak zapuztea ere. Badakit, hedabideetan egoten den manipulazioa (hemen gertatutako gertuena Altsasuko gazteen...
Read More“BADIRA ZAKILA DUTEN NESKAK ETA BULBA DUTEN MUTILAK”
Aspaldiko partez hemen naiz, egun hauetan hitz egiten ari den gaiaren inguruan hausnartzeko asmoz: Hazte Oir kolektiboak atera berri duen autobusaren gaiaren inguruan hain zuzen. Chrysallisek gaur egun aurkitzen diren haurren identitatearen inguruan buruturiko kanpainari erantzun bat emateko asmoz, “badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” “Hazte Oir” kolektiboak haur transexualen aurkako autobus bat jarri du martxan, Bilbo, Donosti, Iruña eta Gasteiztik igarotzeko...
Read MoreAmets errealak, ilusio utopikoak.
Normalean pentsatzen dut ametsek utopiarekin zerikusi handia dutela, baina gaur esnatu naizen unean errealitate latza somatu dudala ohartu naiz lo nengoen bitartean. Ametsak errealitate eta ilusioak utopikoak azaleratu zaizkit. Gaur egungo gizartearekin egin dut amets, norbanakoaren askatasuna mugatua dagoela ikusiz, aurreiritzi, balore falta eta itxurakeriarengatik batez ere. Egia da gizarte perfektuaren kontzeptua idealizazio baten ostetik datorrela baina bakoitzak bere baitan bere gizarte...
Read MoreBizitza…
Egun batzuk hausnartuz igaro ondoren ohartzen naiz egunak joan eta etorri egiten direla eta egunen moduan pertsonak ere joan eta etorri egiten dira. Berri zein gertaera anitzak izan ohi ditugu egunerokotasun horretan onak zein txarrak. Askotan ez gara ohartzen gertaera batek duen larritasun mailaz hurbiltasunean bizitzen dugun arte. Beti entzun izan ohi dugu zenbait pertsonek etxerik ez dutela eta kalean bizi direla, zenbaitek ez dutela plater berorik jateko, jendea gosez hiltzen dela, istripuz...
Read MoreSexuaren atzamarretan ezkutatuak.
Hitzen munduan murgilduta aurkitzen naizen horretan, oharkabean sexu hitza datorkit, tabutzat hartzen dugun hitz hori hain zuzen ere. Solasaldi batean sakonean barneratzen garenean ez gara hitz honen inguruan mintzatzen eta hala eginez gero zerbait txarra egiten ari garela uste izan ohi dugu, edo zenbaitetan lotsa geure gorputzaren jabe egiten da, larrua jotzea astakeri gisa hartzen dugulakoan. Misterio ipuin batean murgilduta aurkitzen gara sexuaren inguruan, non ondoren ipuinaren atal...
Read MoreMUGA
Pentsamenduekin solasaldi sakonean erori naiz, aniztasuna izan dut neure buruan murgilduta. Gizartea oroitu dut ondoren, aldi berean “muga” hitza etorri delarik nire burura. Zergatik lotu muga aniztasunarekin? “Galdera polita baina gogorra” eta solasaldian jarraitu dut. Gaur egungo gizartea alderatuz gero, pentsatzen dugu modernoak garela eta aniztasuna guztiz onartzen dugula, baina ez, onarpena ez da soilik “onartzen dut” esan eta barre egin edota “nik ez dut horrelako...
Read MoreAro berri batean gaude, “bake aroa” deritzo.
Norabidea jada finkatua dugu, herri libre bat, non bertako kide bakoitza askea izango den, txori baten antzera. “Hegoak ebaki banizkio nirea izango zen” Laboaren abestia dut gogoan, zenbaitetan libre izateko hegalak mozten baitizkigute, baina aurrera jarraitzen dugu, hegaldiz hegaldi, ahal dugun neurrian bidearekin jarraituz. Bat-batean so egiten dugu, bidegurutzea aurrean daukagu: elkartasuna eta duintasuna ezkerrera, errepresioa berriz eskuinera. Herriak ezkerreko norabidea...
Read More
Iruzkin berriak