Sareedunak eta sareegabeak
Hasiera » Emakumeak » 40 minutuko nobioak
Ira23 0

40 minutuko nobioak

Atalak: Emakumeak

Purvi, asteko protagonista

 

«Ezkondu ondorengo egunak oso gogorrak izan ziren, ezezagun batekin nengoen logelan. Atsegina zen nirekin eta ez ninduen ezertara behartu, baina ohe berean egin behar genuen lo, gau hartan eta bizi guztian. Ezinegona nuen».
Hiru hilabete geroago etxera itzuli zen Purvi familia bisitatzera. India iparraldeko herrixka batera, eta senarraren falta sumatu zuen. «Maitatzen hasi nintzela konturatu nintzen».

Bi baldintzek mugatu zuten Purviren ezkontza, aitak jarritakoak: «Ez da maitasun ezkontza izango (pozoitu egingo zaitut bestela)» eta Purvik horri erantzundakoak: «Pertsona irekia izan dadila».

Zazpi nobio hilabete t’erdian 

EngagementEta zazpiak baztertu egin zituen Purvik; tira ez, gizon batek berehala eman zion ezezkoa Purviri: betaurrekoak erabiltzen zituelako. Eta tira, nobio izena ere ez dute merezi, berrogei minutuko zazpi zita izan ziren-eta. «Horrelakoak dira ezkontza mandatuak hemen, senargaiaren aurrean eseri, lauzpabost galdera egin elkarri eta kito».

Bi aldeko familiak biltzen dira, «gurasoek ondo erakutsita iristen gara hitzordura, “ez egin galdera zororik, ez gehiegi hitz egin…” elkarrizketan batik

bat familiei buruz galdetzen da: zenbat garen, anai arrebak ezkonduta al dauden, nora ezkondu diren…; eta gero zer espero dugun ezkon bizitzaz, diru kontuak… aipatzen dira».

40 minutu bizi guztirako dira

Ezkontzahurrengo hitzorduan ezkondu egingo zara eta. «Nik zorte handia izan nuen, hautagaiak ukatzeko baimena izan nuelako. Oso zatarrak ziren edo oso kontserbadoreak. 40 minututan ezin zara maitemindu, bai ordea gizonari traza hartu».

Zortzigarrenean etorri zen baiezkoa, Nayan-ekin. «Oso guapoa zen. Eta irekia. Eta diruduna».

Orain hogeita bi urte ezkondu ziren, «ni familia itxi batetik nentorren, herri txiki batetik eta Nayanek gauza asko erakutsi zizkidan. Ezkondu eta urtebetera abortu gogor bat izan nuen eta hain ondo zaindu ninduen erabat maitemindu nintzela».

Adostutako ezkontzen aurka dago Purvi, «ez nioke nire semeari horrelako ezkontza bat proposatuko, ezta pentsatu ere; aske da nahi duena egiteko»; baina aitortzen du, adostua izan arren: «Nik ezingo nuke senar hoberik topatu, batzuetan funtzionatzen du».

Radhanagar 20101109 033

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mari Artano

Laino guztien azpitik, sasi arteko istorioak eta sorginak bilatzea gustatzen zait. 'Emakume euskaldun bat Indian' naiz orain eta blogean emakumeak elkarrizketatu eta kooperaziorako ideiak emango dizkizuet. Ea nik elkarrizketak egiten bezain ondo pasatzen duzuen blogarekin.

Azken bidalketak

  • Behi indiar baten memoriak
  • Askatasuna paretean
  • Jinaten azken laneguna
  • Palak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe
  • Beltzezko jostunen bilera

Iruzkin berriak

  • martano(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • Naiara(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • Maialen(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila

Kategoriak

  • Emakumeak
  • kooperazioa
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA