Fruitu lehor kaxa bat
Mumbai Smiles ezagutzeko irrikaz abiatu ginen Punetik Mumbaira (Bombay); trenez, taxiz, rickshaw-z eta oinez azkenik, beroak jota, arropak gorputzari itsatsita iritsi ginen Nehal-ekin genuen zitara. Gobernuz Kanpoko Erakunde horretan lan egiten du Nehalek duela bost urtetatik. Mumbai Smiles-en lana bixitariei erakusten aritzen da Nehal eta bihotzetik ematen ditu azalpenak. Mumbai Smiles Jaume Sanllorente kazetari kataluniarrak sortu zuen 2005ean, Mumbaira plazer oporretara etorri eta hiriak...
Read MoreLa Mamma!
Elisabetta da Indian ezagutu dudan ama harrigarriena. Benetako mamma italiarra. Punera duela bi urte iritsi zen senarrarekin (Matteo), bi alabekin (Teresa eta Isabella) eta erraietan semea (Marcello) zekarrela. Nik orain ezagutu dut familia, Teresak bost urte ditu, Isabellak hiru eta Marcellok bat eta erdi, eta sarri joaten naiz italiarrenera bisitan, sekulako giroa dago beti etxe horretan. Ez du haurtzaindegien inbidiarik: jostailuz, eskulanez, marrazkiz, mozorroz, musika tresnaz eta...
Read MoreEzkontzako saree-a
Duela bi aste hunkituta iritsi nintzen etxera Pooja Madamen hitzak entzun ondoren. Irakasle kuttuna dugu eta egun horretan bi ikasle bakarrik geunden klasean. Liburuak ireki aurreko hizketaldian Poojak ezkonduta ote geunden galdetu zigun Behnam ikaskide iaraniarrari eta niri. Galdera arrunta da Indian, ez nion garrantziarik eman, baina erantzunarekin asetu ez balitz bezala geratu zen Pooja, zerbait askatzeko gogoa zuela igarri nion. Horregatik galdera berbera egin nion berari. “Ni bi edo...
Read More
Iruzkin berriak