Behi indiar baten memoriak
“Eta jiratu nuen burua, ikusi nuen ikusi nuena, baina, edozein modutara, zerbait berriaren aurrean nengoela iruditu zitzaidan, eta agian mundu honetara etorria nintzela” Bernardo Atxaga. Atxagaren imajinaziotik sortutako Mo behi maitagarri hark munduratzean sentitu zuena sentitu dut nik sarritan sortaldera etorri nintzenetik. Indiak egunero harritu nau. Eta batzuetan behi indiarren tankera hartu diot nire buruari: pasatzen denari begira lelotuta bezala, ikusitakoaz hausnarrean, juiziorik...
Read MoreAskatasuna paretean
Puneko zalapartaren erdian oasi bat, hiriko erritmo eta tradizioak ahazten dira horma honen inguruan. Kasualitatez iritsi nintzen lehenengoan eta koadernoa eta boligrafoa hartuta bigarrengoan. Puneko eskalada mundutxoa ezagutu dut, giroa aparta da, adin, sexu eta klase guztietako jendea ongietorria da hemen. Annie-k Hogeita bederatzi urte ditu eta bere buruari urtebeteko epea eman zion bizitzeko, gauzak aldatzen ez baziren bere buruaz beste egingo zuen. Aitorpen hori bota dit bat...
Read MorePalak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe
Hilean behin edo bitan gertatzen zait: etxera iritsi eta giltzak falta. Giltza etxean ahazteko zaletasun handia dut eta auzoko sarrailagileek ondo ezagutzen naute. Oraingoan etxeko apopiloari deitu diot laguntza eske: —Kaixo Paula, badakit zita batean zaudela, baina giltzarik gabe nago eta txizak lehertzen gainera. Etortzerik ba al duzu? —Bai Mari lasai, oraintxe naiz, hamabost minututan, ...
Read MoreBeltzezko jostunen bilera
Josten ikasten ari diren emakume batzuekin egon naiz. Slum-eko emakumeak dira, arau eta debeku artean bizi dira. Barrea ere galarazita dute, hori da krudelena. Baina jostera biltzen direnean, euren txokoan, arauetatik ihes egiteko parada dute, hemen barre egiten dute. Goitik behera oihal beltzez jantzitako emakumeen ondoan jartzeak zirrara eragiten du. Behintzat niri eragin dit. Hasieran. Ez naiz kamera ateratzera ausartu. Bere ohiko jarduna eten dudala uste dut, denak begira nituen, ez...
Read MoreBade hokar aap kya banna chahte ho?
Zer nahi duzu izan haunditan? Galdera nola galdetu hasi naiz lehendabizi. Etxepeko garbitzaileengana joan naiz eta hasi dira komeriak. Beren ingelesa eskasa ta nire hindia okerragoa, ez dugu elkar ulertu. Atera dut hiztegia, ta parrez hasi dira ni ingelesa, hindia eta gorputz mintzaira nahasten hasi naizenean: “cam” (lana), ”chota” (txikiek), “grown up” (hazi)? Alferrik izan da. Postetxe batera joan beharra nuen eta han gizon bati galdetu diot: — Nola galde dezaket hindiz: zer...
Read MoreGoiz bat Lakshmiren etxean
Indiako ohiturak jarraituz oinetakoak erantzi, eta sartu gara etxera Eshana eta ni. –Namaste. –Namaste. Indiako ohiturak ahantziz muxuak eta besarkadak eman dizkie Eshanak etxekoei. Hoztasunez jasotzen dituzte mimoak. «Badakit ez zaiela gehiegi gustatzen, baina nire ohitura da eta onartu egiten dute». Eshana kataluniarra da, baina ez da atzerritar arrunta: Indian jaso zuen izena erabiltzen du (desira esan nahi du Sanskritoz), eta gutxitan elkartzen da gainontzeko atzerritarrekin; txurien...
Read More
Iruzkin berriak