13 etxe garbitzen dituen emakumea
Bereaz gain, egunean hamabi etxe garbitzen ditu Shobhak, astean sei egunez, 300 euroren truke. Goizeko lauetan jaikitzen da, familia guztiarentzat bazkaria prestatu eta martxa! iluntzera arte. Igandeetan hartzen du atseden. Etxe dotoreak garbitzen ditu, eta handiak. Oso handiak berearekin konparatuta: Sei lagun bost metro koadroan bizi dira. Eta espazio horretan gertatzen da dena, jatorduak egin, ikasi, lo egin… Eta dena gertatzen da gainera, eserita. Ez dira zutik kabitzen, «haizagailuak...
Read MoreArgi berdea slumean
«Nik liburuak saltzen nituen umetan. Semaforoetan. Semaforoetan lan egiten nuen umetan. Liburuak saltzen. Egun osoa ematen nuen eguzkitan semaforoa gorriz jarri zain. Kolore gorria piztean ziztuan sartzen nintzen trafiko ibaira. Auto, kamioi eta rikshaw artean sigi-saga. Behin batean moto batetik bi neskek keinu egin zidaten. Ale bat saltzeko esperantzan pozarren hurbildu nintzen, baina ez zuten libururik nahi, ‘eskolara joan nahi al duzu?’ galdetu zidaten. Horrela hasi nintzen Akanksha-n...
Read MoreRAQUEL (II)
Araututako amatasuna Madrilen Bollywood dantzatzen hasi, eta Indiara ezkondu da Raquel. Herrialde honekin lotura betidanik izan du, bai bihotzean, bai azalean. Punen, familia eta kultura berrira egokitzea zaila izaten ari da 26 urteko gaztearentzat, baina gogorrena oraintxe tokatu zaio: Amatasuna tradizioaren arauetan. Aurreko postean, Raquelen ezkondu arteko gora beherak bildu nituen. Orain, amatasunaz, eta paper horretan jaso duen gutxiespenaz hitz egingo du. Umea negarrez hasi da… ...
Read MoreRAQUEL (I)
Madrileko agertokietatik Puneko periferiara. Raquel ez da Indiarra, tankera badu ere. Raquel da maharastiarra (Indiako estatua) bihurtzen ari den Madrildarra. Indiar itxura du eta Indian amaitu du, destinuaren kapritxoz bezala. 26 urte ditu, duela bi iritsi zen Indiara eta duela bi hilabete izan du alabatxoa, Akshara. Emakume indartsua dela erakutsi dit, etxeko ateak eta bihotzekoak zabalduta. Indiarainoko bidea eta bizi berriaren gorabeherak kontatu dizkit. Luze kontatu gainera eta...
Read More
Iruzkin berriak