Jinaten azken laneguna
Desberdina da. Irekia eta ausarta. Bakarrik egotetik jendearen errespetua irabaztera pasa da Jinat. Hainbat gauzei egin die uko bere ametsak betetzeko, familiari eta aberastasunari besteak beste. Gernikako enpresa batentzat jardun da lanean ia bi urtez eta gaurkoa azken eguna du fabrika honetan. Egunero bezala arratsaldeko seietan iritsi da etxera autobusean, penarekin laga du Rinder, baina bere erabakiz. Zeure borondatez utzi duzu lana, zergatik? Ni gustura nago...
Read More40 minutuko nobioak
«Ezkondu ondorengo egunak oso gogorrak izan ziren, ezezagun batekin nengoen logelan. Atsegina zen nirekin eta ez ninduen ezertara behartu, baina ohe berean egin behar genuen lo, gau hartan eta bizi guztian. Ezinegona nuen». Hiru hilabete geroago etxera itzuli zen Purvi familia bisitatzera. India iparraldeko herrixka batera, eta senarraren falta sumatu zuen. «Maitatzen hasi nintzela konturatu nintzen». Bi baldintzek mugatu zuten Purviren ezkontza, aitak jarritakoak: «Ez da maitasun...
Read MoreSaridunak eta sarigabeak
Indian monzoiekin gutxitzen dira ezkontzak, ekaina aldera. Euri sasoiari ez diot agurrik esan Euskal Herrira etorrita, ezta bodorrio sasoiari ere: Hurrengo astean dut bat Zumaian; eta duela hilabete joan nintzen lehenengoz ezkontza indiar batera. Ezkontza horretako argazkiekin joango da oporretara Sareedunak eta sareegabeak bloga. Udako etenaldia izango da. Bodorriyua indiar erara Yogeshek eta Prajaktak ezkondu aurretik behin bakarrik ikusi zuten elkar, hitz emateko zeremonian, ezkontzeko...
Read MoreCurrytik pintxopotera
Taarika bizi berri baten atarian elkarrizketu nuen, Pune (India) utzi baino egun bat lehenago, apirilean. Motoan hara eta hona ibili ginen azken enkarguak egin behar zituelako, «Gasteizen ezingo dut hau egin Mari» esan zidan motoan eta kaskorik gabe eguzkitan gindoazela. «Dena errazagoa da Indian, arauak saihestea badago eta horrek askatasuna ematen du». Ilusioa eta bedurra nahasten zitzaizkion orduan «etapa berri bat hasteak asko erakartzen nau, baina nire bizitza guztia hemen uzteak...
Read MorePertsonen eta gauzen konpontzailea
Unibertsoko energia sendabelar bezala erabiltzen duen emakume harrigarria gaurkoan: Dipti, reiki osatzailea. Diptik magia egiten du meditazio, bisualizazio eta energiaren bidez, jendea sendatzen du. Baina ez zaio gustatzen sorgina dela esatea, reikia «gutxi aztertutako zientzia» dela dio, eta edonork ikasi dezakeela. Eszeptikoek facebook-era alde egin aurretik, hona hemen bere hitzak. Zer da reikia? Energia bidez sendatzeko teknika japoniarra da, antzinatik erabiltzen dena. Maila...
Read MoreIndiarra Frantzian, Frantsesa Indian
Atearen alde batean edo bestean jaiotzeak, horrek sortu du aldea anai arreben artean. Sushila barruan jaio zen. «Nire ama umezurztegira sartu zen nitaz erditzera, eta han utzi ninduen. Berak eman ezin zidana lortuko nuen esperantzan. Nire anaiaren amak haurra umezurztegi kanpoan laga zuen. Mojek hartu, jaiotza data kalkulatu, eta hil zorian zegoen umea salbatu zuten». Bi haurrak Frantziako bikote batek adoptatu zituen geroago. Mutila lehendabizi, neska bi urte geroago. Orduan bihurtu ziren...
Read More
Iruzkin berriak