Argi berdea slumean
«Nik liburuak saltzen nituen umetan. Semaforoetan. Semaforoetan lan egiten nuen umetan. Liburuak saltzen. Egun osoa ematen nuen eguzkitan semaforoa gorriz jarri zain. Kolore gorria piztean ziztuan sartzen nintzen trafiko ibaira. Auto, kamioi eta rikshaw artean sigi-saga. Behin batean moto batetik bi neskek keinu egin zidaten. Ale bat saltzeko esperantzan pozarren hurbildu nintzen, baina ez zuten libururik nahi, ‘eskolara joan nahi al duzu?’ galdetu zidaten. Horrela hasi nintzen Akanksha-n...
Read MoreFruitu lehor kaxa bat
Mumbai Smiles ezagutzeko irrikaz abiatu ginen Punetik Mumbaira (Bombay); trenez, taxiz, rickshaw-z eta oinez azkenik, beroak jota, arropak gorputzari itsatsita iritsi ginen Nehal-ekin genuen zitara. Gobernuz Kanpoko Erakunde horretan lan egiten du Nehalek duela bost urtetatik. Mumbai Smiles-en lana bixitariei erakusten aritzen da Nehal eta bihotzetik ematen ditu azalpenak. Mumbai Smiles Jaume Sanllorente kazetari kataluniarrak sortu zuen 2005ean, Mumbaira plazer oporretara etorri eta hiriak...
Read More
Iruzkin berriak