Beltzezko jostunen bilera
Josten ikasten ari diren emakume batzuekin egon naiz. Slum-eko emakumeak dira, arau eta debeku artean bizi dira. Barrea ere galarazita dute, hori da krudelena. Baina jostera biltzen direnean, euren txokoan, arauetatik ihes egiteko parada dute, hemen barre egiten dute. Goitik behera oihal beltzez jantzitako emakumeen ondoan jartzeak zirrara eragiten du. Behintzat niri eragin dit. Hasieran. Ez naiz kamera ateratzera ausartu. Bere ohiko jarduna eten dudala uste dut, denak begira nituen, ez...
Read MoreBade hokar aap kya banna chahte ho?
Zer nahi duzu izan haunditan? Galdera nola galdetu hasi naiz lehendabizi. Etxepeko garbitzaileengana joan naiz eta hasi dira komeriak. Beren ingelesa eskasa ta nire hindia okerragoa, ez dugu elkar ulertu. Atera dut hiztegia, ta parrez hasi dira ni ingelesa, hindia eta gorputz mintzaira nahasten hasi naizenean: “cam” (lana), ”chota” (txikiek), “grown up” (hazi)? Alferrik izan da. Postetxe batera joan beharra nuen eta han gizon bati galdetu diot: — Nola galde dezaket hindiz: zer...
Read MoreGoiz bat Lakshmiren etxean
Indiako ohiturak jarraituz oinetakoak erantzi, eta sartu gara etxera Eshana eta ni. –Namaste. –Namaste. Indiako ohiturak ahantziz muxuak eta besarkadak eman dizkie Eshanak etxekoei. Hoztasunez jasotzen dituzte mimoak. «Badakit ez zaiela gehiegi gustatzen, baina nire ohitura da eta onartu egiten dute». Eshana kataluniarra da, baina ez da atzerritar arrunta: Indian jaso zuen izena erabiltzen du (desira esan nahi du Sanskritoz), eta gutxitan elkartzen da gainontzeko atzerritarrekin; txurien...
Read More“Ikusko gara zeruan”
Ezusteko polita hartu nuen Punen, etxetik hamar minutura bizilagun euskaldun bat nuela jakietan: Sister Milagros. Han joan nintzen gazta eta guzti aita santuaren seminariora, sor Milagros Urrutia ezagutzera. Hamazapi urterekin irten zuen Azpilikuetatik, Bartzelonan eta Londresen ikasten eta lanean egon zen eta Indiara 35 urterekin iritsi zen Karmelita misiolariekin, orain 33 urte. Euskara goxoan eta gazteleraz egin dugu elkarrizketa, Gandhiren jaiotzeko urtemugan, urriak 2an baina ahotsa...
Read More
Iruzkin berriak