Mari Artano
Laino guztien azpitik, sasi arteko istorioak eta sorginak bilatzea gustatzen zait. 'Emakume euskaldun bat Indian' naiz orain eta blogean emakumeak elkarrizketatu eta kooperaziorako ideiak emango dizkizuet. Ea nik elkarrizketak egiten bezain ondo pasatzen duzuen blogarekin.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- martano(e)k RAQUEL (II) bidalketan
- Naiara(e)k RAQUEL (II) bidalketan
- martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
- Maialen(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
- martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
Saridunak eta sarigabeak
Atalak: Emakumeak
Indian monzoiekin gutxitzen dira ezkontzak, ekaina aldera. Euri sasoiari ez diot agurrik esan Euskal Herrira etorrita, ezta bodorrio sasoiari ere: Hurrengo astean dut bat Zumaian; eta duela hilabete joan nintzen lehenengoz ezkontza indiar batera. Ezkontza horretako argazkiekin joango da oporretara Sareedunak eta sareegabeak bloga. Udako etenaldia izango da.
Bodorriyua indiar erara
Yogeshek eta Prajaktak ezkondu aurretik behin bakarrik ikusi zuten elkar, hitz emateko zeremonian, ezkontzeko pozik ziren biak eta gurasoen aukeraketarekin konforme.
Hamar emakume, hamar historia eta hamaika sentimendurekin bete dugu bloga. Bide, helburu eta jatorri desberdinekoak. Maitasunagatik joanak, laguntza emateko etorriak eta laguntza behar dutenak. Aberatsak eta pobreak. Amak, alabak eta amamak. Eta hauekin ixten dut bloga udako oporretan.
Uda etxealdean pasako dut, Euskal Herrian. Hemen ere emakumetxo bat jaioko delako eta besotan hartzeko irrikitan nagoelako.
Irailarekin itzuliko naiz Indiara, irailarekin ezagutuko ditugu Indiako emakume gehiago, sareedunak eta sareegabeak, saridunak eta sarigabeak.