Sareedunak eta sareegabeak
Hasiera » Sailkatugabeak » Bade hokar aap kya banna chahte ho?
Urr21 0

Bade hokar aap kya banna chahte ho?

Atalak: Sailkatugabeak

Zer nahi duzu izan haunditan?

Galdera nola galdetu hasi naiz lehendabizi. Etxepeko garbitzaileengana joan naiz eta hasi dira komeriak. Beren ingelesa eskasa ta nire hindia okerragoa, ez dugu elkar ulertu. Atera dut hiztegia, ta parrez hasi dira ni ingelesa, hindia eta gorputz mintzaira nahasten hasi naizenean:  “cam” (lana), ”chota” (txikiek), “grown up” (hazi)? Alferrik izan da.

Postetxe batera joan beharra nuen eta han gizon bati galdetu diot:

— Nola galde dezaket hindiz: zer nahi duzu izan haunditan?

— Ni ingeniaria naiz.

— Ez, ez baina umeei galdetu nahi diet, nola galdetu beharko nuke?

— Pilotu izan nahi dute gehienek.

— A bai? Hara… baina hindiz nola galdetzen da?

— Ez, baina ez dizute ulertuko.

Hizketa mota hau klasiko bat da Indian. Eta nire artean “Oommm” pazientziaren deia egin dut.

— Bade hokar aap Kya banna chahte ho?

— Eskerrik asko!

 

01-IMG_0882

Rinkasin, 12 urte. IRAKASLEA izan nahi du

 

1-IMG_0898

 

03-IMG_0890

 

Rinkasin, 12 urte. IRAKASLEA izan nahi du

 

Rinkasin, 12 urte. IRAKASLEA izan nahi du

 

08-IMG_0921

 

11-IMG_0942

 

12-IMG_0956

 

1-DSCN0484[1]-001

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mari Artano

Laino guztien azpitik, sasi arteko istorioak eta sorginak bilatzea gustatzen zait. 'Emakume euskaldun bat Indian' naiz orain eta blogean emakumeak elkarrizketatu eta kooperaziorako ideiak emango dizkizuet. Ea nik elkarrizketak egiten bezain ondo pasatzen duzuen blogarekin.

Azken bidalketak

  • Behi indiar baten memoriak
  • Askatasuna paretean
  • Jinaten azken laneguna
  • Palak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe
  • Beltzezko jostunen bilera

Iruzkin berriak

  • martano(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • Naiara(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • Maialen(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila

Kategoriak

  • Emakumeak
  • kooperazioa
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA