Sareedunak eta sareegabeak
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: azaroa, 2013
Aza25 8

Behi indiar baten memoriak

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

“Eta jiratu nuen burua, ikusi nuen ikusi nuena, baina, edozein modutara, zerbait berriaren aurrean nengoela iruditu zitzaidan, eta agian mundu honetara etorria nintzela” Bernardo Atxaga.   Atxagaren imajinaziotik sortutako Mo behi maitagarri hark munduratzean sentitu zuena sentitu dut nik sarritan sortaldera etorri nintzenetik. Indiak egunero harritu nau. Eta batzuetan behi indiarren tankera hartu diot nire buruari: pasatzen denari begira lelotuta bezala, ikusitakoaz hausnarrean, juiziorik...

Read More
Aza18 0

Askatasuna paretean

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

Puneko zalapartaren erdian oasi bat, hiriko erritmo eta tradizioak ahazten dira horma honen inguruan. Kasualitatez iritsi nintzen lehenengoan eta koadernoa eta boligrafoa hartuta bigarrengoan. Puneko eskalada mundutxoa ezagutu dut, giroa aparta da, adin, sexu eta klase guztietako jendea ongietorria da hemen.    Annie-k Hogeita bederatzi urte ditu eta bere buruari urtebeteko epea eman zion bizitzeko, gauzak aldatzen ez baziren bere buruaz beste egingo zuen. Aitorpen hori bota dit bat...

Read More
Aza11 0

Jinaten azken laneguna

Posted by Mari Artano in Emakumeak

    Desberdina da. Irekia eta ausarta. Bakarrik egotetik jendearen errespetua irabaztera pasa da Jinat. Hainbat gauzei egin die uko bere ametsak betetzeko, familiari eta aberastasunari besteak beste. Gernikako enpresa batentzat jardun da lanean ia bi urtez eta gaurkoa azken eguna du fabrika honetan. Egunero bezala arratsaldeko seietan iritsi da etxera autobusean, penarekin laga du Rinder, baina bere erabakiz.   Zeure borondatez utzi duzu lana, zergatik? Ni gustura nago...

Read More
Aza04 0

Palak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

Hilean behin edo bitan gertatzen zait: etxera iritsi eta giltzak falta. Giltza etxean ahazteko zaletasun handia dut eta auzoko sarrailagileek ondo ezagutzen naute. Oraingoan etxeko apopiloari deitu diot laguntza eske:                      —Kaixo Paula, badakit zita batean zaudela, baina giltzarik gabe nago eta txizak lehertzen gainera. Etortzerik ba al duzu?                      —Bai Mari lasai, oraintxe naiz, hamabost minututan,                    ...

Read More

Mari Artano

Laino guztien azpitik, sasi arteko istorioak eta sorginak bilatzea gustatzen zait. 'Emakume euskaldun bat Indian' naiz orain eta blogean emakumeak elkarrizketatu eta kooperaziorako ideiak emango dizkizuet. Ea nik elkarrizketak egiten bezain ondo pasatzen duzuen blogarekin.

Azken bidalketak

  • Behi indiar baten memoriak
  • Askatasuna paretean
  • Jinaten azken laneguna
  • Palak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe
  • Beltzezko jostunen bilera

Iruzkin berriak

  • martano(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • Naiara(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • Maialen(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila

Kategoriak

  • Emakumeak
  • kooperazioa
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA