Sareedunak eta sareegabeak
Hasiera » Sailkatugabeak
Aza25 8

Behi indiar baten memoriak

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

“Eta jiratu nuen burua, ikusi nuen ikusi nuena, baina, edozein modutara, zerbait berriaren aurrean nengoela iruditu zitzaidan, eta agian mundu honetara etorria nintzela” Bernardo Atxaga.   Atxagaren imajinaziotik sortutako Mo behi maitagarri hark munduratzean sentitu zuena sentitu dut nik sarritan sortaldera etorri nintzenetik. Indiak egunero harritu nau. Eta batzuetan behi indiarren tankera hartu diot nire buruari: pasatzen denari begira lelotuta bezala, ikusitakoaz hausnarrean, juiziorik...

Read More
Aza18 0

Askatasuna paretean

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

Puneko zalapartaren erdian oasi bat, hiriko erritmo eta tradizioak ahazten dira horma honen inguruan. Kasualitatez iritsi nintzen lehenengoan eta koadernoa eta boligrafoa hartuta bigarrengoan. Puneko eskalada mundutxoa ezagutu dut, giroa aparta da, adin, sexu eta klase guztietako jendea ongietorria da hemen.    Annie-k Hogeita bederatzi urte ditu eta bere buruari urtebeteko epea eman zion bizitzeko, gauzak aldatzen ez baziren bere buruaz beste egingo zuen. Aitorpen hori bota dit bat...

Read More
Aza04 0

Palak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

Hilean behin edo bitan gertatzen zait: etxera iritsi eta giltzak falta. Giltza etxean ahazteko zaletasun handia dut eta auzoko sarrailagileek ondo ezagutzen naute. Oraingoan etxeko apopiloari deitu diot laguntza eske:                      —Kaixo Paula, badakit zita batean zaudela, baina giltzarik gabe nago eta txizak lehertzen gainera. Etortzerik ba al duzu?                      —Bai Mari lasai, oraintxe naiz, hamabost minututan,                    ...

Read More
Urr28 2

Beltzezko jostunen bilera

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

Josten ikasten ari diren emakume batzuekin egon naiz. Slum-eko emakumeak dira, arau eta debeku artean bizi dira. Barrea ere galarazita dute, hori da krudelena. Baina jostera biltzen direnean, euren txokoan, arauetatik ihes egiteko parada dute, hemen barre egiten dute.   Goitik behera oihal beltzez jantzitako emakumeen ondoan jartzeak zirrara eragiten du. Behintzat niri eragin dit. Hasieran. Ez naiz kamera ateratzera ausartu. Bere ohiko jarduna eten dudala uste dut, denak begira nituen, ez...

Read More
Urr21 0

Bade hokar aap kya banna chahte ho?

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

Zer nahi duzu izan haunditan? Galdera nola galdetu hasi naiz lehendabizi. Etxepeko garbitzaileengana joan naiz eta hasi dira komeriak. Beren ingelesa eskasa ta nire hindia okerragoa, ez dugu elkar ulertu. Atera dut hiztegia, ta parrez hasi dira ni ingelesa, hindia eta gorputz mintzaira nahasten hasi naizenean:  “cam” (lana), ”chota” (txikiek), “grown up” (hazi)? Alferrik izan da. Postetxe batera joan beharra nuen eta han gizon bati galdetu diot: — Nola galde dezaket hindiz: zer...

Read More
Urr14 0

Goiz bat Lakshmiren etxean

Posted by Mari Artano in Sailkatugabeak

Indiako ohiturak jarraituz oinetakoak erantzi, eta sartu gara etxera Eshana eta ni. –Namaste. –Namaste. Indiako ohiturak ahantziz muxuak eta besarkadak eman dizkie Eshanak etxekoei. Hoztasunez jasotzen dituzte mimoak. «Badakit ez zaiela gehiegi gustatzen, baina nire ohitura da eta onartu egiten dute». Eshana kataluniarra da, baina ez da atzerritar arrunta: Indian jaso zuen izena erabiltzen du (desira esan nahi du Sanskritoz), eta gutxitan elkartzen da gainontzeko atzerritarrekin; txurien...

Read More
Page 1 of 212Hurrengoa»

Mari Artano

Laino guztien azpitik, sasi arteko istorioak eta sorginak bilatzea gustatzen zait. 'Emakume euskaldun bat Indian' naiz orain eta blogean emakumeak elkarrizketatu eta kooperaziorako ideiak emango dizkizuet. Ea nik elkarrizketak egiten bezain ondo pasatzen duzuen blogarekin.

Azken bidalketak

  • Behi indiar baten memoriak
  • Askatasuna paretean
  • Jinaten azken laneguna
  • Palak Paneer… edo espinakak espinaka zapore gabe
  • Beltzezko jostunen bilera

Iruzkin berriak

  • martano(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • Naiara(e)k RAQUEL (II) bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • Maialen(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan
  • martano(e)k Behi indiar baten memoriak bidalketan

Artxiboak

  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila

Kategoriak

  • Emakumeak
  • kooperazioa
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA