Axala
Hasiera » Gizartea » Emadazu eskua proiektua
Abe20 0

Emadazu eskua proiektua

Atalak: Gizartea, Komunikazioa, Proiektuak

Itxaso eta bere lagunak - Sue Ramá (2012) (c)

Itxaso eta bere lagunak – Sue Ramá (2012) (c)


 

Maier eta Itxaso ama-alabak dira. Itxasori bere amaren keinuek eta izebaren hitz goxoak pilo bat gustatzen zaizkio. Norberak komunikaziorako kode desberdinak erabiltzen ditu eta Itxasok komunikatzeko hitza erabili beharrean begirada, soinutxoak eta gorputzaren jarrera erabiltzen ditu. Itxasok lagun ugari dauzkan haurra da eta bere lagunak modu sakon batean maite dute.

 
 
 

Ni isilduko naiz eta Itxaso, bere ama, gertukoak eta lagunak osatzen duten familia handi bezain kementsuak sortutako aurkezpenarekin uzten zaituztet.


Emadazu eskua proiektuko irudiak dira ikusi, entzun eta sentitu dituzuenak. Proiektu honen helburura Itxasoren adibidea ildotzat hartuta gabezia neurologikoak dituzten haurren unibertsoa ezagutzera ematea da. Haur ezberdinek eta hauen familiek bizitzan aurrera egiteko duten beharra eta grina islatzea da, neurri ezberdineko ikus-entzunezkoen bitartez. Beste testigantza interesagrria batzuk hemen.

 

Maierrek, Gaur8 gehigarrian egin zioten elkarrizketan, kontatzen digu…

“hasieran oso gaizki eramaten nituen begirada horiek. Desberdina den guztiari begiratzen diogu gaizki edo, behintzat, desberdin. Eta hori niretzat oso gogorra izan da”.

Ondorengo bideoak gizarteak adierazi dezakeen existentziaren ukazio hori oso ondo islatzen du, bai eta beste jarrera bat duen pertsona batek eman dezakeen arnasa.

 

Ezintasun neurologikoak dituzten haurrak ezberdinak dira beraien artean, ezintasun neurologikoak ez dituzten pertsonei gertatzen zaien bezala. Norberak ingurukoekin komunikatzeko modu ezberdinak ditu.

“Itxaso, adibidez, begiradaren, gorputzaren jarreraren eta soinuen bidez komunikatzen da. Ez du hitz egiten, beraz, bere kodeak ezagutzea ezinbestekoa da une bakoitzean adierazi nahi duena ulertu ahal izateko. Ez da samurra trebezia hori garatzea! Adibide modura esan diezazuket, haur txikiekin elkar-ulertzeko ditugun kode eta zeinuak ulertzea bezalako dela. Zaila da, baina ez da ezinezkoa: gogoa eta interesa behar da, besterik ez!”

aldarrikatzen du proiektuko kidea den Lorek.

 

Ikus ditzagun pertsonak eta ez ezintasunak. Ikus ditzagun pertsonak eta haien berezitasunak begirunez senti ditzagun egoera desberdin baten aurrean burua beste aldera biratu beharrean egoeran murgildu eta pertsona ukitu gabe besarkatzeko.

 

Maierrek Itxasori idatzitako gutunarekin uzten zaituztet.
Bihotzeko begiak ireki ditzagun ingurua hobeto sentitu eta bizitzeko.

 

Maier eta Itxaso ama alabak - Emadazu eskua proiektuko irudia

Maier eta Itxaso ama alabak  ( Emadazu eskua proiektuko irudia)

Egun proiektuaren egoera

    –Dokumentalaren egoera: Une honetan dokumentala ekoizten ari dira eta animazio atala amaitzen. Elkarrizketa batzuk eta fikzioa grabatzea falta zaie.
    – Proiektuaren egoera ekonomikoa: Lana aurrera eramateko laguntza behar dute oraindik.
    – Informazio gehiago hemen.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA