Axala
Hasiera » Hezkuntza » Hezkuntza sortzailea
Urt07 2

Hezkuntza sortzailea

Atalak: Hezkuntza, Jolasean

Hezkuntza Sortzailean erabiltzen den mahai-paleta – A(r)tez Ate blogeko Amaia Alberdi Sarrionandiaren sarrera batetik hartutako irudia

Betidanik pentsatu izan dut benetan ikasten dena bizitzen den hori dela. Zer ikasi eta nola kultura baten ezaugarri dira eta horiek kultura batean murgildurik dauden gizabanakoen ezaugarriak modelatzen dituzte. Kultura desberdinetan aldatzen ez den berezitasunetako bat haurrek jolasten ikasten dutela da; ibiltzen, hitz egiten… Jolasak pizten du haurra eta bere sorkuntza ahalmenaren adierazpenik gorenetakoa da.

Gure ikastola, eskola eta unibertsitateko klase gehienetan praktikan jartzen diren ikasketa prozesu arautuek ez diote jolasari, irudimenari edo pasioari tarte handirik uzten eta hori sorkuntzarako oztopo da. Guzti honekin apurtzen duen Hezkuntza Sortzaileari buruzko gako batzuk daude jarraian, zinez interesgarria den metodologia baten zertzeladak.
Hezkuntza Sortzailea bezala ezagutzen duguna Arno Stern ikertzaile frantziarrak sortutako lan egiteko edota ikasketa prozesua ulertzeko metodologia bezala ulertu dezakegu. Horra bere baitan biltzen diren 3 oinarrizko baldintzak.


Espazioaren antolakuntza (ingurua)

Tailer hauetan espazioaren antolakuntzak ezaugarri garrantzitsuak hartzen ditu kontutan eta horrek pertsonen arteko erlazioak eta bilakaerak bideratuko ditu.

Alde batetik bilgunerako toki bat dago erdian (pintura tailerretan gelaren erdian kokatzen den mahai-paleta) eta eremu kolektibo hori guztien ardura da. Bestetik garapen pertsonalerako eremua ere badago (pintura tailerretan paretetan zintzilik dagoen orria). Jarduerak bi eremu hauen arteko joan etorriz beteta dago. Egitura hauetan oso desberdinak diren pertsonen arteko elkartzea ematen da, aniztasunari errespetu osoz. Desberdinen artean konparazioa zaila da eta hartara ona, egokia, itsusia edota gaizkiaren arteko konparazioek ez dute tokirik. Hori horrela norberaren sorkuntza propioa garatzeko egoera egokiak sortzen dira, barrutik bizitako ikasketa prozesu baten ondorioz. Ez nagusirik ez jarraitzailerik norberaren eraikuntzarako.

 

Jolasa (norberaren ikasketa prozesua)
Bilakaera edo ikasketa prozesuan erabiltzen duten metodologiaz parte hartzaileek beraien kabuz eta haien nahiagatik gauzak ondorioztatzeko-ikasteko-iketzeko gai direla sentitzen dute. Ikasketa ez da bigarren baten eskutik etortzen, ikasketa jolas baten bitartez bizitzen da.

 

Rolak (jarrerak)
Tailerra antolatzen duen pertsona bertan daudenei laguntzeko dago baina berak ez du parte hartzen, ez ditu botere erlaziorik sortzen. Miguel Castrok “adierazpenaren emaginak” bezala definitzen ditu (jaiotza gauzatu gabe hura burutzen laguntzen duen pertsona).

 

Espazioa, inguruaren eraikuntza, sortutako erlazioak, aniztasuna, begirunea, jarrerak, jolasa, esperimentazioa, aurkikuntza pertsonalak, bilakaera, sorkuntza.

2 Iruzkin

  1. bentatxi | 2014-01-08 at 8:43

    Pare bat kontutxu:
    Bat, “jolasa” Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean ez du tokirik?
    Bi, ikasgelako edukia bizitzarako baliogarria izan behar du. Eta ez gainditu beharreko langa bihurtu.

    Reply
    • nbarroso | 2014-01-08 at 14:45

      Iepa Bentatxi,

      Bigarren Hezkuntzako eta Unibertsitateko zenbait eremutan jolasak bere tokia duen arren orokorrean klase gehienetan ez da erabiltzen den errekurtso bat, arlo batzuetan ez behintzat. Baina nire ustea besterik ez da eta erratuta egon naiteke. Gero norberaren esperientzia eta bizitakoa dago tartean eta horri ezin ezer esan. Alor akademikoari erreparatuz eta gehien bat adin batetik aurrera (zenbait jakintza gaietan batik bat) jolasa ez dago oso ondo ikusita. Zentzu handi batean askotan jolasteko ahalmena kimatuta dugula sentitzen dut. Unibertsitateko gela batean 23 urte inguruko pertsonei teknologia arlo batean oinarrizkoa den gai matematiko bat lantzeko jarduera-jolasa proposatuz gero ikasleek arraro begiratzen dizute. Faktore ugari egon daitezke ikasleen erantzun horren atzean baina aipatutakoa horietako bat dela iruditzen zait.

      Eta bai guztiz ados zurekin, ikasgelako edukia bizitzarako baliogarria izan behar du eta ez gainditu beharreko langa.

      Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA