Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- euskara
- Euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Transmisio bizia
Atalak: Euskara, Hezkuntza, Proiektuak
Emozioez hizkuntzaren jostorratza – Fontso Cantera
Hizkuntza kultura baten oinarrietako bat da. Adierazi nahi dugunaren oinarria markatzen duen hitzen jokoa, esamoldeak eratzeko modua, lokuzioa, prosodia, zolitasuna…
Familia bidezko hizkuntza transmisioa naturalena izan ohi da; maitasunezko inguru batean eraikitakoa, jolasez eta algaraz apaindua, minez eta negarrez besarkatua. Lagunen bidezko hizkuntza transmisioak ere badu gertutasun eta xarma berezia, izan ere, maitasuna eta jolasa bezalako sentimenduek eta jarduerek toki garrantzitsua dute bertan. Eskola, euskaltegiak, bertso-eskolak, musika-eskolak, unibertsitatea, kirol jarduerak, kalea… hizkuntza bat ikasteko eremuek ez dute mugarik, komunean dutena hizkuntza batekiko interesa da.
Nola jarraitu eta nola jorratu euskararen transmisioa? Bide honetan Euskal Herrian adibide ugari daude, baina gaur guztien artean bat ekarri nahi dut txoko honetara.
1998. urtean Bertsularien Lagunak Elkarteak proiektu berria jarri zuen abian Lapurdi, Xiberua eta Baxenafarroko lurraldeetan. Ordura arte landurik ez zegoen irakaskuntza arautua eta bertso-eskolen arteko lotura gauzatzea zen proiektuaren helburu nagusia. Ekuazioa ez zen makala…
Hastapenako urteetan irakasle batek hartu zuen eskolak ematearen ardura. 2010. urtean dinamika 2 irakaslek hezurmamitu zuten. Aurretik egiten zen moduan ikasturte hartan bertso-eskolekin eta Ikastoletako haurrekin lan egin zuten. Kasu honetan ikastoletako bertsolaritzaren lanketa bi bertsolarik (irakaslek) eraman zuten aurrera. 2011. urteko ikasturtetik aurrera ikasketa prozesuaren baitan hizkuntza aldetik bestelako errealitate bat bizitzen zuten haurrekin lan egiten hasi ziren: lerro elebiduna zuten Herri Elkargoetako eta Eskoletako haurrak. Lerro honetako umeen euskara jakintza maila oso anitza bada ere tamalez egun frantsesa da nagusi. Inguru berri honetan bertsolaritza bezalako jarduera bat haurrentzako modu egokian txertatzea erronka handia izan zen.
Momentu horretan beste bertsolari bat gehitu zen lanaldi erdian lanean. 2012.eko ikasturtean proiektuaren hazkundea kontutan hartuta 3 ziren proiektua elikatzen zuten pertsonek (2k kosta eta barnealdeko zati bat landuz eta besteak Xiberua eta barnealdearentzat). Egun 3 pertsona horiez gain beste bertsolari batek 5 bertso-eskolen ardura hartu behar izan du eta beste bik bertso eskola bana jorratzen dabiltza. Bilakaera ikaragarria izaten ari da. Ez soilik ikasketa arautuaren barruan eskaera handitu delako, baita eskolaz kanpoko jarduera (umeek beraiek aukeratzen dituzten ekintzak) diren bertso-eskolen kopurua handitu delako.
Zergatik ematen ari da bilakaera hau? Faktore ugari egon daitezke erantzun honen atzetik. Nire susmoen artean, egitasmo hau aurrera eramaten ari den lan talde osoa gauzatzen ari den hizkuntzaren transmisioa modu onean burutzen ari direla dago. Haiek aipatuta, metodologiaren oinarrian ondorengo helburuak dituzte:
Guzti honetan ezaugarri garrantzitsuetako bat gelako eremuetatik kanpo gauzatzen diren ekintzek sortutako bizipenetan aurkitzen da.
Lan taldeak hizkuntzarekiko erlazio eta errealitate desberdinen aurrean euskara eta bertsolaritza beste modu batean transmititzen asmatu du. Haurrek bere osotasunean dituzten beharrei (eta ez soilik hizkuntzakoak) begirunez eta errespetuz erreparatuz sortutako proiektua dela iruditzen zait. Bertsolaritza bezalako jarduera batentzako hain garrantzitsua den hizkuntza modu tekniko batean baino bizipenen eta maitasunaren bidetik transmititutakoa. Arrakastaren gakoa helburuen gauzatze eta bizitze horretan dago, helburuak aurrera eramaten dituzten pertsonena eta haur guzti horietan. Egiten den hori maitatu, mimatu eta eman, norberak berarekin nahi duen hori bizitzeko eta sortzeko. Euskal Herriko beste txoko askotan aspalditik dauden eta sortzen ari diren proiektu berri hauetan ogibidea baino maitasun erlazio sendo bat dago, maitatantzia indartsua.
* Adin tarteak:
Ikastoletan, Herri Elkargoan eta Eskoletan: LH 3, LH 4 eta LH 5
Bertso-eskolak: 8-9 urtetik 18 urte bitarte