Irudi hertsiak apurtu eta barne eraikuntza ahaldundu
Berotasuna, zirrara, taupaden azkartzea, tentsioa eta lasaitasuna, fereka, xuxurloa, zaplada, erritmo azkarra, erritmo lasaia, begiradak, hezetasuna, irudimena… beste gauzaren bat izan zitekeen baina sexuaz ari naiz, desio sexualaz, lotura sexualaz eta sexuaren ekintzaz bere forma desberdinetan. Intimitate psikologiko baten baitan gauzatzen da jarduera sexuala, zentzumen guztinen arteko kontaktu zuzenean. Berdin dio banakako, binakakoa edo taldekako jarduera bat den edota toki itxi edo...
Read MoreHeriotzarekin bizi gara baina ez dakigu heriotza bizitzen
Abuztuan amona Nikolasa Oreretako bere etxean hil zen, bizitza guztia konpartitu zuen maiteñoa ondoan zuela. Gure begietara ez zuen gaitz larririk, hori bai nekatuta zegoen. Azken urteetan nekatuta zegoen amona. Tokatu zitzaion bizitza dela eta bere azken urteetan gorputza minduta zuen. Horri aitonaren gaixotasuna gehitu zitzaion bat batean, alzheimerra. Aitona Alfredoren gaitza zein zen jakin arteko hilabeteak gogorrak izan ziren, amonarentzat bereziki. Inpotentzia handia...
Read More
Iruzkin berriak