Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- Euskara
- euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Irudi hertsiak apurtu eta barne eraikuntza ahaldundu
Atalak: Gizartea, Osasuna, Prismaren koloreak, Sexualitatea
Bill Brandt
Berotasuna, zirrara, taupaden azkartzea, tentsioa eta lasaitasuna, fereka, xuxurloa, zaplada, erritmo azkarra, erritmo lasaia, begiradak, hezetasuna, irudimena… beste gauzaren bat izan zitekeen baina sexuaz ari naiz, desio sexualaz, lotura sexualaz eta sexuaren ekintzaz bere forma desberdinetan.
Intimitate psikologiko baten baitan gauzatzen da jarduera sexuala, zentzumen guztinen arteko kontaktu zuzenean. Berdin dio banakako, binakakoa edo taldekako jarduera bat den edota toki itxi edo ireki batean ematen den, baina gertutasuna hor dago. Sexua izaeraren parte da eta beste ezaugarri guztien nahasketarekin sortzen den sinergia horrek gure erantzunak eta erlazionatzeko moduak bideratzen ditu. Beste sistemen antzera sarri gizarteak-inguruak ematen digun parametro itxi batzuetan bakarrik (edo horietatik oso gertu) eraikitzen da sexualitatea eta horrek ondorio txarrak ekarri ditzake. Ez digute bakoitzaren barne bilaketaren garrantziaz mintzo, eredu baten salmenta hutsalean bihurtzen da kanpotik jasotakoa eta horrek norberaren ahalduntzeari oztopoak jartzen dizkio. Batzuetan ez gaude pozik, ez gara zoriontsuak baina ez dakigu zergatik. Akaso gurean zentzu batean edo bestean aurkitzen ez garelako da, gu ispiluaren aurreko isla hori ez garela sentitzen dugulako edota sentimendu eta adierazpen batzuetan preso garela uste dugulako izan daiteke. Agian nire sentsazioa da baina bere osotasunean zein bere adierazpen txikienean, sexuaz gutxi hitz egiten dugula sentitzen dut.
Sexuaren perspektiba eta bizitzeko moduak denborarekin aldatzen joaten dira. Bilakaera horretan barrura begiratzea funtsezkoa dela iruditzen zait. Guregan aldatu diren parametroetan pozik gaudela ikusteko, gauzak aldatzeko edota berdin jarraituz gustura egoteko. Halaber, hausnarketa horiek (edo batzuk) konpartitzea osasuntsua dela deritzot; barrua askatzeaz gain begietatik sartzen dizkiguten irudi hertsietatik kanpo ere beste mundu bat dagoela adierazteko balio dezaketelako. Eta arraroa… ez dela merke eta estrategikoki saldutako lerro horietatik ateratzea, arraroa guztiok berdina edota modu berean egitea/sentitzea izan daitekeela.
Zentzu honetan, nire bizitzan eraldaketa desberdinak izan ditut. Pertsonalki momentu honetan present dudan bilakaera handienek nire 2 erditzeekin erlazioa dute. 6 urteko eta 22 hilabeteko neskatxoen ama naiz eta 2 erditzeak baginalak izan ziren. Sexuaren arlo fisikoenari begira, kontua da lehenengo erditzetik barrutik sexu erlazio horiek sentitzeko manera aldatu egin zela. Erditzearekin batera barrutik eraldaketa fisikoa dator; lehenago ez zeuden orbainak dituzu, bagina zabaltzen da, sentsibilitatea aldatzen da, tripako muskuluak ez daude hain tinko, etabar. Indartu bitartean baginaren paretak malguagoak daude eta horrek bere eragina dauka. Adibidez kanpoko haizea barrura sartzeko erraztasuna dauka aurreraka makurtzean edota barrurako sartu irtenean. Barnera sartutako haize horrek baginatik ateratzean puzkerren antzeko soinuak sortzen ditu eta horiek lotsatzen ninduten. Bai, akaso tontakeri bat irudituko zaizue baina zenbait egoera ekidin egiten nituen, ukazio txikiak sortzen ziren, haserre jartzen nintzen… Pertsona batzuekin komentatu eta emakume gehiagori gertatzen zitzaiela konturatzen nintzen. Bai, kanpora begiratu baino ondokoarekin konpartitu behar nuen agian baina lotsak ez zidan uzten. Antzeko egoeran egon zitezkeen horietan hartu nuen hasierako babesa. Esperientziak konpartitzen hasi nintzen, bakoitzak eman zion erantzun horietatik elikatu nuen neurea eta horrela egoera beste modu batean ikusten hasi nintzen nire burua erantzun propioa sortzeraino. Lotsatzen ninduten ekintza horietan kokatu eta guztia beste modu batean bizitzen hasi nintzen.
Erditze bakoitzak eraldaketa desberdinak sortu ditu nigan (fisikoak zein psikologikoak). Ibilbide horretan sentitzen zena berriz modu horretan sentituko ez denaren onarpena gauzatu da eta hortik abiatuta beste mo(un)duen esploratzeak etorri dira gorputzaren plazeren eta konplizitateen bilaketa ederrean… azalak egoera eta momentuaren arabera bere egitura aldatu dezakeela sentitzeraino aurrean duzun pertsonaren eta bere erantzunaren arabera… eta hala, atzo egokia zen lasaitasunak gaur zaplada baten forma batean hartu dezakeela klimaxa… eta ez dut adibideak jartzen jarraituko, norberak bere buruan eta bere gorputzekin nahi duen moduan sortu eta goza ditzala…