Axala
Hasiera » Auzolana » Auzolanaren mapa – Elkar ezagutu, elkarrekin ikasi eta hazi
Eka16 0

Auzolanaren mapa – Elkar ezagutu, elkarrekin ikasi eta hazi

Atalak: Auzolana, Komunikazioa

Bizitzaren zuhaitza – Mendi Urruzunoren irudia

Behar bat sentitu eta hura asetzeko inguruarekin elkarlanean eraikitzen den erantzunaren atzean dagoen jarrera auzolanaren oinarrietako bat izan daiteke. Egoera bat ikuspuntu indibidualetik ikusmolde kolektibo batetara jauzia ematen duelarik haren lanketa begirunez modu komunitario batean ematen denean sortzen diren emaitzek norbanakoa eta ingurua aberastu egiten dutela iruditzen zait.

 

Auzolana edozein arlotan eman daiteke, nekazaritzan, arlo zientifikoan, komunikazioan, ikaskuntzan eta irakaskuntzan… Auzolanean garatutako esperientzia desberdinetan hartu dut parte eta guztiek izan dute zerbait komunean: ikasketa eta sorkuntza prozesuan inguruarekiko eraikuntza paraleloa eta saretzea.

  • Transmisio afektibo batean oinarrituta eta lagunartean hasitako egitasmoa da Kimutx. Hasieran buruan desio bat eduki arren ez genekigun zein urrats jarraitu behar genituen. Proiektua handitzen joan zen eta ibiltzen ikasi genuen. Mota askotako estutasunak pasa genituen. Urrats desberdin ugari eman ziren bai sorkuntza mailan bai maila tekniko eta burokratikoan ere. Hastapen horietan puntu batzuetan bidaia eteteko arriskuan egon zen. Puntu horietan gaiaz edo antzeko proiektuez apur bat zekiten pertsonen jakintza falta bota genuen.
  •  

  •   Aisialdia ikuspuntu zabal eta eraikitzaile batetik ulertuta gizarteko erabakietan haurren ikuspuntua eta parte-hartzea lantzen duen egitasmoa da OarsoIrriak. Gai ugari jorratzen dira bertan baina bat aipatzearren herriko jaien egitarauetan haurrek beraiek landutako eta erabakitako ekintzak festetako programan txertatzeko lanketa dago. Aurten Lezon eta Orereta-Errenterian gauzatuko dira jolas eta bestelakoak. Guzti hau aurrera eramateko garaian Sopelako Jai Batzordeko lagunekin harremanak izan ditugu eta ikaragarri lagundu digute.

Akaso arlo desberdinei eragiten dioten adibide hauengatik (eta gauza gehiagorengatik) auzolanaren mapa bat osatzea interesgarria iruditzen zait oso, besteak beste: saretzeko, sorkuntza pizteko eta behar izanez gero harremanak sortzeko.
 

Mapa hau biltzeko aplikazio bat sortua dago Oilategia. Hau Karena egitasmoaren baitan kokatzen da. Bertan, proiektu desberdinak ezagutu eta harremanetan jartzeko aukera dago. Lanabes honi esker ezagutzeko aukera izan ditudanen egitasmoen artean Nafarroa Beherean kokatutako Bizitoki eta Urolako UroLab daude.
 

Elkar ezagutu, elkarrekin ikasi eta behar izanez gero baliabideak eta ideiak partekatu zubiak sortuz eraikuntza herritar kolektibo estuak sortzeko asmoz. Animatu eta elikatu auzolanaren mapa!!

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA