Axala
Hasiera » Auzolana » Ipuinak zeinu hizkuntzan
Ira15 0

Ipuinak zeinu hizkuntzan

Atalak: Auzolana, Euskara, Herrigintza, Kimutx, Proiektuak, Zeinu hizkuntza

Zeinutx - Kimutx ipuin sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez (cc by-sa)

Zeinutx: Kimutx ipuin sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez – Kimutx (cc by-sa)

Kimutx etxegiroan hasitako egitasmoa da eta denboraren poderioz auzolanean Euskal Herria osoko pertsona desberdinen ekarpenekin hazten dihardu. Azken ekarri handia Zeinutx (Kimutx ipuin sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez) izeneko proiektua da; auzolana, bihotza, sormena eta Creative Commons laukote emankorraren emaitza berria.

Kimutx egitasmoa hasi zenean ez genekigun nolakoa izango zen bukarean sortuko zen hori. Argi genuen gauza bakarra transmititu nahi genuen zen: haurrenganako begirunea, aniztasunari errespetua, gertutasunaren goxotasuna, hizkuntzaren indarra.

Bukaerari itxura jakin bat ez emateak (edo bukaera ezak) sormenari askatasun maila zoragarria eman zion eta arima horrek egun inoiz baino zentzu handiagoa du.

 
Orain arte
Ekarpen ugarien ondorioz jarraian orain arte entzun, irakurri, ukitu eta jolastu genezakeguna:

11 kanta, Euskal mitologia ezagutzera eman eta horrekin jolasteko aukera ematen duten 8 ipuin, kanta guztien doinuak, abestien partiturak doinu, akorde eta kanten letrarekin, pertsonaiekin istorio berriak asmatzeko irudi mozgarriak, norberak margotzeko irudiak, istorio berriak sortzeko eta antzezteko aukera…

 

Zeinutx  – Kimutx ipuin-sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez
Aurretik sortutako materiala oinarriatzat hartu, Creative Commons ematen duen askatasunak lagunduta eta pertsona berrien eskutik iritsi da ekarpen berria.
Zeinutx proiektuarekin zortzi bideoko bilduma sortu da, eta Kimutx izaki mitologikoaren liburuan biltzen diren ipuinak zeinu hizkuntzara moldatuak daude bertan.

Helburua beraz haur gorrek euskal mitologia ezagutzea du helburu eta beraien aisialdian, gainontzeko haurrenean bezala, euskal kultura oinarri duten balioetan oinarritutako ipuinekin gozatzeko aukera eskaintzea da. Bideoetan kontakizunaren narrazio orala egiten denez beraz zeinu hizkuntza ezagutzen ez dutenen konpainiaz gozatzeko aukera sortu da ere.

 
 
Kimutx hasi bezala hari da hazten
etxegiroan dugun grina goxoa besteekin partekatuz, elikatuz eta landuz,
sortutakoa guztion eskura modu irekian utziz…

 
 
Kimutx egitasmoaren materiala eskuratzeko

Ipuinak, kantak, doinuak, partiturak, irudi mozgarriak eta koloreztatzeko irudiak hemendik musu-truk deskargatu ditzakezu.

ZeinuTX-eko bideoak hemendik ikusi eta deskargatu ditzakezue.

Materiala modu editatuan eskuratzeko:

Eskaera web bitartez hemendik egin daiteke.

Salmenta puntu zuzenak.

Orereta-Errenteria: Mirentxu Liburu-denda

Durango: Hitz liburu-denda

Beasain: TtiKLiK Elkargunea

Zarautz: Garoa liburu-denda

Tutera: El cole liburu-denda

 

Kimutx egitasmoaren aurkezpenak

Kimutx egitasmoan sortutako materialaren aurkezpen antzeztuak egiten dira.

Emanaldia bereziki etxeko txikientzat eta bere ingurukoentzat zuzenduta dago. Bertan, Kimutx egitasmoan eraikitako mundu magikoa ezagutzeko aukera izango duzue: Euskal Herriko pertsonaia mitologikoen ezaugarriak, zuzeneko musika, ipuin kontaketa…


 

Egitasmoaren harremanetarako edo informaziorako datuak
E-mail orokorra: kimutx@kimutx.eu
Web-eskaerak: banaketa@kimutx.eu
Tlf.: 653015212

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA