Axala
Hasiera » Gizartea » Haurren ahalduntzea karriketara – Bidetik baino bidea eginez
Uzt27 0

Haurren ahalduntzea karriketara – Bidetik baino bidea eginez

Atalak: Gizartea, Haziera, OarsoIrriak, Prismaren koloreak

Aski sanoa da helduok boteretik kendu, haurrei herriko erabaki zein antolakuntzaren guneetan kokatu eta tokia konpartitzeko ariketa. Hori egitean deseraikuntza txiki bat ematen da urteak pilaturik ditugunon barnean, herriak beste forma bat hartzen du eta haurrei sentimendu eta erabakietan ahalduntzeko bidea uzten zaie.

Aurten Oreretako Madalenak jaietan lehenengo aldiz haurren txupinazoa gauzatu da. OarsoIrriak ekimenaren baitan Haurren Jai Batzordea antolatu da eta asanblada parte-hartzaileetan umeek  erabaki dute haiei zuzentako egitaraua.

Haurren Jai Batzordea - Asanbladak

Haurren Jai Batzordea – Asanblada (argz. OarsoIrriak)

Copia de IMG-20150725-WA0014

Haurren Jai Batzordea – Asanblada (argz. OarsoIrriak)

Guztien artean txupinazo txikia zen ideiarik garrantzitsuena. Argi zuten ez zutela txupinazoan sortu zen den zikinkeriarik nahi, argi zuten haientzako espazioa nahi zutela.

Haurrekin batera elkarrekin lanean jarraitu genuen OarsoIrriakeko lagunak, Oreretako Jai Batzordea, Mikelazulo Elkartea eta Errenteria-Oreretako Aniztasuna saila.

Burututako sormen prozesu parte-hartzailearen irudi-bilduma

Beste bi saio burutu ziren eta topaketen helburua haurrek gozatuko zuten txupinazo anitza lortzea zen. Horretarako ahal genituen baliabideak pilatu eta elkartzen ginen. Sormen prozesu potentea suertatu da eta ematen ziren egoeretara ederki egokitu gara.

MArrazkiak-01

Txupinazorako muralaren marazkiak prestatzen (argz. OarsoIrriak)

Emaitza? Kolore ugari, burrunba alaia (Zo Zongoko lagunei esker), Oreretako Koldo Mitxelena plaza lepo, haurrek haien espazioa bereganatuta, inguru anitza, zirrara, dantza eta saltoak.

Mila-koloreko-txupinazo-txikia-2015-biak

Oreretako lehen mila koloretako txupinazo txikia (argz. OarsoIrriak eta Errenteriako Hitza)

Akaso ekintza bat besterik ez da, baina ez da keinu hutsa, ingurua ulertzeko eta bizitzeko modua baizik. Herrian eta eskualdean urteak eramaten ditugu horrelako jarduerak praktikan jartzen eta ingurua ikaragarri aberasten ari da. Bidetik baino elkarrekin bidea eginez… haurren barnea oholtza gainean, auzolana, helduon deseraikuntza, sorkuntza, elkarlana, bizipoza, gogoeta, jolasa, poesia…

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA