Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- Euskara
- euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Gure basoak – Izenak izanak eta borrokak
Atalak: Prismaren koloreak
Zozaiako Mari basoa eta EMM – Oarsoaldeko EMM (CC by-nc-sa)
Baso bat bilatzen genuen, baina ez genuen galtzeko basorik nahi, elkar aurkitzeko balioko ligukeena baizik; bai gure buruak, bai historiak eta bai memoriak zapalgailu bezala pasatako emakumeenak aurkitzeko.
Historia eta memoria inperioen, gerren eta garaipen handien ikuspuntutik errezitatuak izan dira, bizitzari ekarpenik eman ez baina haien poltsikoak ederki betetzen dituen kantua. Ez dugu memoria hori nahi; boteretsuena, erregeena, erreginena…
Bizitza, liburu eta aldizkari handietan ateratzen ez dena, bestelakoa da, eta horretatik asko dakigu emakumeok.
Baso honi Zozaiako Mari izena jarri diogu, 1610. urtean Logroñon gauzatutako prozesuan eraila, ziurrenik artaldetik bereizten zelako, sotanei ez jarraitzeagatik… MARIA TXOKOTE izena ere izan zezakeen, eskapo egiteko aukera izan zuen Pasaiako sorgina. Edo ENCARNACION NIETO eta FRANCISCA MARTIN enpresako batzordean parte hartu zuten lehen emakumeetakoak eta emakume gehiengoaz osaturiko 1920. urteko grebaren batzordean parte hartu zutenak; gizonen neurrira egindako eremuetan haien tokia izateko borrokatu zuten emakume sindikalistak.
Basoari AGUSTINA OTAOLA jar genizaokeen edo 1965. urtean profesionalak izan ziren inguruko erraketista batena. Hor dago ere SARA CARRACELAS: inork ba al daki zenbat munduko marka hautsi zituen? Edo futbol zelaietan arima uzten duten emakumeenak; Ibaika, Pasaia eta Oiartzungo arraunlariak; eskualdean eskubaloiak eman dituen txapeldunak; eta bertsolaritzan JOXEPA ANTONIA ARANBARRI edo Oiartzungo LUKASIA ELICEGI adibidez, gizonen eremutan parte hartzeagatik bidesari handia ordaindu behar izan zutenak…. azalean dagoen baina azalarazten uzten ez duten askatasunaren defentsa, izan ere haien neurrira egindako iraultzen kontaketak gizonek idatziak baitira.
Oroitzapen berezia MERTXE LOPEZ COTARELOri eta PILAR VALLES VICUÑAri frankisten frontea aurrera egin ez zezan borrokatzeagatik 17 urte zituztela fusilatuak izan zirenak. Inguru hartatik ere KASILDA LA MILICIA zegoen; sindikalista, feminista eta milizianoa bera, gizonezko kideak atzealdean jasotzea erabaki zutenean bera frontean jarraitzea erabaki zuena. Bigarren Mundu Gerran RED COMETEko emakumeak daude: horietako askok fusilatuta bukatu zuten.
Ezin ahaztu gure komandoattua (muxu erraldoi bat beraientzat), eta tortura jasan duten emakumeak, gure herrian borrokaz eta errepresioaz asko dakigula. EMAKUME FEMINISTEN SAREko kideak abortatu nahi zuten emakumeak Lapurdi, Xiberoa edo Nafarroa Behereko lurraldera pasatzen laguntzen zutenak. Basoaren izena BASO FEMINISTA izan zitekeen. Izan ere, emakumeen eskubideen aldeko bideak ibili ditugu. Baina…
Oarsoaldeko Emakume Mundu Martxako kideak