Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- Euskara
- euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Trazabilitateak
Atalak: Gizartea, Lan duina munduan barrena, Prismaren koloreak
Azken boladan edozein produktu erosteko geroz eta zailtasun handiagoak dauzkat. Duela hainbat urte baliagarriak eta goxoak zirenak egun zalantzakoak dira. Aldaketa? produktu soila begieste hutsetik elementua bere osotasunean ikustera pasa naizela.
Salmenta guneetan gauza ugari ditugu eskura. Produktua ikusi, ukitu, dastatu, probatu eta, poltsiko sosei neurria hartu ondoren, hura erosi edo ez erabakitzen ohi dugu. Bidean zein giza baldintzatan sortu eta zenbat kutsatzen duen ez da begiekin ikusten, baina sentitzen den gauza bat da. Guk agian ez dugu zuzenean sentitzen, ez bada alergia sortzen digun, lotsarazten gaituen edota atxikimendu berezia dugun. Ziurrenik sorkuntza prozesuaren inguruan dauden pertsonek eta tokiek beste zerbait esango zuketen.
Erositako produktu baten biziak eta bizi horrek inguruan duen eraginak ikaragarrizko garrantzia du. Lehenago ere ardura hori neukala uste dut, baina amatatu egiten nuen, edo akaso ez neukan eta orain nire burua garbitzen nabil hemen guztion aurrean, auskalo. Elementua beste sakontasun batekin ez ikustearen zergatiak kanpotik eta barrutik etortzen ziren. Alde batetik produktuen distirek, zapore goxoek eta modak itsutzen ninduten. Baina ezin da norberaren erantzukizuna baztertu eta zentzu horretan, nire kasuan, erosotasuna eta utzikeria izan zen ezaugarririk nabarmenena. Aurrean nuen produktua besterik ez nuen ikusten, eta soilik nire buruarengan zuen eragin zuzena sentitzen nuen. Baina, zer dago 5€ko kamiseta eta 10€etako zapatilen atzean? Edo marka ospetsuen irabazi handienen atzean? Galdera horien erantzunak zuzenki daude produktuari lotuak.
Erosle bezala ardura daukagu, izan ere, gure erosketekin komertzio mota bat edo bestea saritzen baitugu. Gure herrian manifestazioak, grebak, elkar ateratzeak eta halakok egiten ditugu haurren eskubideen alde, emakumeon zapalkuntzaren kontra, lanerako baldintza duinen alde… oihu horiek ito egiten dira testuinguru honetan, produktuak sortzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonak edo herrialdeak bezala.
Testuinguru honetan, trazabilitate zuzenagoa, aberatsagoa, gardenagoa eta errealagoa eduki beharko genuke eta informazio guztiarekin aukeraketak egin (erosketa egiterakoan ondorio guztiak sentituz). Bitartean, zerbait erosterako garaian aukeraketa pausatua egitea proposatzen dut; besteren artean, inguruari diogun begirunea eta kontzientzia maila geroz eta handiagoa bilakatu dadin.
Jaten, janzten eta erabiltzen dugun hori ere gu gara. Produktu zehatzen katebegien parte gara, gu baikaude katearen bukaeran. Inoiz gure buruei galdetu al diogu zein trazabilitatea daukagun?