Axala
Hasiera » Gizartea » Trazabilitateak
Ots19 0

Trazabilitateak

Atalak: Gizartea, Lan duina munduan barrena, Prismaren koloreak

Trazabilitatea - Mundua estutzenAzken boladan edozein produktu erosteko geroz eta zailtasun handiagoak dauzkat. Duela hainbat urte baliagarriak eta goxoak zirenak egun zalantzakoak dira. Aldaketa? produktu soila begieste hutsetik elementua bere osotasunean ikustera pasa naizela.

Salmenta guneetan gauza ugari ditugu eskura. Produktua ikusi, ukitu, dastatu, probatu eta, poltsiko sosei neurria hartu ondoren, hura erosi edo ez erabakitzen ohi dugu. Bidean zein giza baldintzatan sortu eta zenbat kutsatzen duen ez da begiekin ikusten, baina  sentitzen den gauza bat da. Guk agian ez dugu zuzenean sentitzen, ez bada alergia sortzen digun, lotsarazten gaituen edota atxikimendu berezia dugun. Ziurrenik sorkuntza prozesuaren inguruan dauden pertsonek eta tokiek beste zerbait esango zuketen.

Trazabilitatea produktu baten sorkuntzan eta bizitzan ematen diren urratsen DNA da: hornitze katean zehar elementuaren historia eta jarraitutako bidea biltzen duen informazio multzoa. Datu metaketa hori zulo beltzez beterik dago, ez baitira laneko zein bizitzaren baldintzak adierazten; langileek soldata duina kobratzen duten edo ez; haurrek prozesuan lan egin duten; produkzio guneetan bestelako herrialdeak zapaltzen dituzten; ingurua kutsatzen den…  Aipatutakoa informazio delikatua da, itsusia izan daiteke, gordina eta bereziki ez oso ongi ikusia gure kontsumorako gizarte pribilegiatu honetan.

Erositako produktu baten biziak eta bizi horrek inguruan duen eraginak ikaragarrizko garrantzia du. Lehenago ere ardura hori neukala uste dut, baina amatatu egiten nuen, edo akaso ez neukan eta orain nire burua garbitzen nabil hemen guztion aurrean, auskalo. Elementua beste sakontasun batekin ez ikustearen zergatiak  kanpotik eta barrutik etortzen ziren. Alde batetik produktuen distirek, zapore goxoek eta modak itsutzen ninduten. Baina ezin da norberaren erantzukizuna baztertu eta zentzu horretan, nire kasuan, erosotasuna eta utzikeria izan zen ezaugarririk nabarmenena. Aurrean nuen produktua besterik ez nuen ikusten, eta soilik nire buruarengan zuen eragin zuzena sentitzen nuen. Baina, zer dago 5€ko kamiseta eta 10€etako zapatilen atzean? Edo marka ospetsuen irabazi handienen atzean? Galdera horien erantzunak zuzenki daude produktuari lotuak.

Erosle bezala ardura daukagu, izan ere, gure erosketekin komertzio mota bat edo bestea saritzen baitugu. Gure herrian manifestazioak, grebak, elkar ateratzeak eta halakok egiten ditugu haurren eskubideen alde, emakumeon zapalkuntzaren kontra, lanerako baldintza duinen alde… oihu horiek ito egiten dira testuinguru honetan, produktuak sortzeko prozesuan parte hartzen duten pertsonak edo herrialdeak bezala.

Testuinguru honetan, trazabilitate zuzenagoa, aberatsagoa, gardenagoa eta errealagoa eduki beharko genuke eta informazio guztiarekin  aukeraketak egin (erosketa egiterakoan ondorio guztiak sentituz). Bitartean, zerbait erosterako garaian aukeraketa  pausatua egitea proposatzen dut; besteren artean, inguruari diogun begirunea eta kontzientzia maila geroz eta handiagoa bilakatu dadin.
Jaten, janzten eta erabiltzen dugun hori ere gu gara. Produktu zehatzen katebegien parte gara, gu baikaude katearen bukaeran. Inoiz gure buruei galdetu al diogu zein trazabilitatea daukagun?

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA