Axala
Hasiera » euskara » AsteBatZUK – Bizipenak
Api11 0

AsteBatZUK – Bizipenak

Atalak: euskara, Gizartea

AhoBizi_Nora

Oreretako AsteBatzuk ekimenean hartu dut parte. Hau iraultza berezia  izan da herrian.  Ekimenean izena eman nuenean euskaraz ahalik eta gehien aritzeko helburua jarri nion neure buruari bai eta hizkuntzarekiko eta inguruarekiko sentsibilitatea areagotzea.

 

Lehenengo egunean txapa jarri, herrira jaitsi eta guretzako ohikoa ez den denda batetan sartu nintzen. Dendariari, “Kaixo” esan eta berak berdin erantzun zidan. Ordura arte, agurretik at emakume hura ez dut entzun inoiz euskaraz hitz egiten. Baina, hori ez al da nire kontua ere? Oraingoan euskaraz hitz egitea erabaki nuen. Zalantza bat eduki nuen eta irribarretsu euskaraz egin nion galdera; berak poliki eta euskaraz erantzun zidan. Poz-pozik eskerrak eman nizkion.

 

Orduan gizon bat sartu zen dendan. Hitz egiteko moduagatik berarentzat bezero ezaguna zela sumatu nuen. Beraien artean gazteleraz hitz egiten hasi ziren. Zalantza berri bat sortu zitzaidan eta lehenengoan bezala orain ere euskaraz aritu nintzen; urduritu zela konturatu nintzen eta galdera beste modu batean egin nion. Pentsakor geratu zen hasieran, eta ondoren poliki euskaraz erantzuten hasi zen. Bukatu zuenean beste bezeroak harrituta zera esan zion gazteleraz:

– Ez nekien euskaraz hitz egiten zenuenik? Ze polita, ezta?

– Alabak badaki euskaraz, baina nire senarrak ez, eta etxean ez daukat praktikatzeko momentu askorik. Asko kostatzen zait, ez dut ondo hitz egiten.

–  Ba oso ondo egiten duzula ematen du. – Gizonak pozik begiratzen zion.

Orduan nik zera esan nion:

–  Oso ondo hitz egiten duzu. Euskaltegirik naturalena harremanekin sortzen dena da.  Gehiagotan etorriko naiz hona eta euskaraz hitz egingo dut zurekin, ados? Horrela praktikatuko dugu.

 

Irribarre handi bat bota zidan, ordaindu eta neu ere irribarrea ahoan joan nintzen. Joan aurretik, beste bezeroak gehiagotan euskaraz hitz egin behar zuela esan zion dendariari, ederki egiten zuela ematen zuela, soinu politak botatzen zituela. Hizkuntzarekin zituzten bizipenei buruz modu baikor batean hitz egiten utzi nituen. L ehen eta bigarren hitza beti egiten dut euskaraz, baina gaztelerara zenbatetan jotzen nuen ez nintzen jabetzen.

 

Zer gertatu zen hor? Aurrena, aurreiritziei ateak itxi nizkiela eta espazio txiki batean komunikatzeko eta euskaraz hitz egiteko borondatea zuten bi pertsona elkartu zirela. Estereotipoei bizkarra ematen ez badiegu, erraztasun gehiago dugunok ez bagara aritzen, ez badugu aurrean duguna behar bezala kontuan hartzen, zer espero dugu, zer eskatuko diegu besteei? Nola lortuko dugu pertsona horiek euskararen gramatika ikastetik euskaraz aritzeko saltoa ematea?  Euskaltegiek ez dute magia egiten; magia, bizipenekin sortzen dugun horixe da.

Komunikazio bide herrikoiak zabaltzen jarria dezagun!!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Nora Barroso

Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.

Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.

azalaren.memoria@gmail.com

Azken bidalketak

  • Bi gorpu, indarkeria bera
  • Zuekin eta zuen ingurukoekin
  • Lolitarekin bidea egiten
  • Elkargunetasuna
  • Ilusionista sozialen mintegiko jardunaldiak

Iruzkin berriak

  • Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
  • Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
  • Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
  • Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Adierazpenak
  • Auzolana
  • Biolentzia matxista
  • Boterea
  • Elikadura
  • Elkartasuna
  • Erlazioak
  • Erretratuak
  • Euskara
  • euskara
  • Feminismoak
  • Gizartea
  • Gizartea
  • Gorputzak
  • Haurdunaldia
  • Haurtzaroa
  • Haziera
  • Heriotza
  • Herrigintza
  • Hezkuntza
  • Ilusionismo soziala
  • Jabe-gabetzea
  • Jolasean
  • Kimutx
  • Komunikazioa
  • Lan duina munduan barrena
  • OarsoIrriak
  • Osasuna
  • Palestina
  • Parte-hartzea
  • Prismaren koloreak
  • Proiektuak
  • Sailkatugabeak
  • Sentipenak
  • Sexualitatea
  • Soinu Bandak
  • Testigantzak
  • Zeinu hizkuntza
  • Zentzumenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA