Latitudeak
Hasiera » Historia, Hizkuntza » Mari mari: agur beroa
Urr29 0

Mari mari: agur beroa

Atalak: Historia, Hizkuntza

Hizkuntza beste agurtzeko modu dago. Maputxeen hizkuntzan agurtzen dugunean gure hamar atzamarrak eskaintzen ari gara agurtzeaz batera; atzamarrok jakituria gordetzen dute haien baitan, besteak beste.

Hala, Mari hitzak hamar esan nahi du. Hamar atzamarrekin batera Txarin egiten dut, hau da, lotura bat finkatzen dut; Chalin egiten dut, solaskidea agurtu, hain zuzen ere. Beste atzamar batekin Tükun egiten dut, lurra landu eta hazia erein, adiskidetasunarena eta lurrarena. Atzamarrekin ere Wirikan egiten dugu, idatzi, marraztu, kontatu… Eskuko atzamarretako batekin Inmawün egiten dugu: janaria sukaldatu, prestatu, konpartitu. Ayün egiten dute atzamarrek, maitatu egiten dute elkar, eta ondorioz, maitatzera garamatzate. Musika sortzen duten hatzamarrek ehuntzen dute batetik bestera loturik doan haria.
Historia idazten duten eskuek agurtuko gaituzte orduan eta ondoren, historia berridazteari ekingo diogu, elkarrengandik hurbilago.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Olatz Sanchez Lamikiz

Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.

Azken bidalketak

  • Haria galdu
  • RUDA: Guatemalako emakume enpoderatuak eta sendabelar eder hura
  • Oinazetik boterera
  • Literatura kartoi artean: La Vieja Sapa Cartonera eta euskal poesia antologia elebitan.
  • Jatorrizko hizkuntzen III.kongresuaz

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko maiatza
    • 2015(e)ko apirila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko abendua
    • 2014(e)ko iraila
    • 2014(e)ko abuztua
    • 2014(e)ko ekaina
    • 2014(e)ko maiatza
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua
    • 2013(e)ko azaroa
    • 2013(e)ko urria

    Kategoriak

    • Artea
    • Historia, Hizkuntza
    • Justizia
    • Legenda
    • Literatura
    • lurrikarak eta ñuke mapu
    • musika
    • sexismoa

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA