Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Abenduak lau. Gaur ez da Euskararen Nazioarteko Eguna.
Atalak: Historia, Hizkuntza
Abenduak lau ditu gaur. Ez da Euskararen Nazioarteko Eguna, baina berdin eskainiko dizkiot berba batzuk euskarari.
Atzo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zelarik, kartel ugari eta erreportaia asko topatu nituen han hemen, euskararen inguruan berbaz, euskararen etorkizunaz kezkaturik, aurrerapausoak gogoraturik. Gogoetez eta ospakizunez harago, ama hizkuntzaz mintzatzen den Miren Agur Meaberen olerkia ekarri nahi izan dut lerroartera, egunero nirekin batera diren euskaltzaleei besarkada beroa helarazteko:
Aho hortzetatik
Emango dizut nire esnea;
Fonemak, silabak, hitzak, esaldiak…
Neure beste esnea.
Zure abestiaren fonetika,
Zure ipuinen lexikoa,
Zure jolasen ortografia,
Zure sentimenduen sintaxia
Zure pentsamenduaren gramatika.
Miren Agur Meabe.
Hitzak soberan dira orduan, izan ere, hitzen, aditzen eta hizkuntzen inguruan ederki mintzatzen baita Miren andereñoa.
Ama hizkuntza jaiotzetik magalean izan edo aurreraxeago adoptaturik izan ( nire ustez biak dira zilegizkoak oso), mundua desberdin usaintzera zaramatza. Ipuinen tonua, berben jarioa, kantuen melodia, animalia eta zuhaitzen izenak, kantuak…..dena bestela ageri da, magiaz zipriztindurik baitaude esaldi eta esanahi guztiak. Kasu, magia hizkuntza guztiek gordetzen dute haien baitan, ni neureaz ari naiz ordea.
Doazela beraz, eupada eta besarkada handia abenduaren hiruan ezezik, gainontzeko 364 egunetan ere euskarara hurbildu diren lagun eta ikasle guztiei, euskaraz mintzatu eta bizitzeko erabakia hartu dutenei, adore hura plazara ateratzeko ausardia izan dutenei ( ez dezagun ahantzi, non zauden, errazagoa dela beste hizkuntza batean mintzatzea….).
Zorionez, euskararen eguna ikasleekin elkartu naizen guztietan ospatu dugu dela kantu baten bitartez, dela berba berri bat deskubrituz edo besterik gabe, gelan sartu eta hogeitaka ikasle jakinminak jota topatuz etxetik urrun samar. Distantziaren apetak, nonbait. Orduan ospatu dut euskara nire baitan bizi izana, orduan zoriondu ditut euskaradun ditudan adiskide guztiak.