Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Nicolasa Quintreman: Awinmañ. Hegan egin duen txoria
Atalak: Historia, Hizkuntza
Albiste tristea iritsi zaigu Wallmaputik. Nicolasa Quintreman Ralcoko urtegian hil egin da. Quintreman ahizpak ezagunak dira Txile hegoaldean urte batzuetatik hona ugalduz joan diren zentral hidroelektrikoen aurka egindako lana eta adoreagatik. Ralcon bizi zen Nicolasa bere ahizparekin eta komeriak bizi izan zituzten bi andreek: sarritan amets bat suntsitzeko asmoari aurre egitea ez da erraza, zuzen dagoen horri eustea zaila da. Bilera askotan baztertuak izan ziren, mikrofonorik gabe utzi zituzten haien kexuak zein iritziak emateko, ahotsik gabe edo mutu geratzea bezalakoa dela iruditzen zait.
Haiek bazekiten Endesak eta Txileko gobernuek zekarkietena ez zela zoriontasun eredu moderno eta berria, bazekiten zentral hidroelektrikoek ez zutela pehuentxeen txirotasuna kolpetik ezabatuko.
Nicolasak argi adierazi zien Endesako enpresarioei bileretako batean: “dena ez dago salgai. Guk ez dugu gure lurra abandonatuko, lurra gure ama da eta bizirik dago, haren alde borrokatuko gara ezen gure lurrak ez baitauka preziorik”. Nicolasak aberastasuna lurrean, mendietan eta ibaietan zegoela gogorarazi zion munduari behin baino gehiagotan.
Quintreman ahizpek duela 15 urte baino gehiago ekin ziotela oinarrizko eskubideen defentsaren alde borrokatzeari. Emakume eta maputxe izaki, bidea batzuetan adiskidez inguraturik eta bestetzuetan bakartiago taxutu zuten harik eta nekeak eta indarrean jartzen hasia zen Lege antiterroristak testuinguru soziopolitikoa areago gaiztotu zuten arte. Borrokak luze jo du; maputxe-pehuentxeek errepresioari irmo eutsi zioten, antolatu ziren, haien lurrak gogoz defendatu zituzten.
Nahasketa eta gezur politikoen zurrunbiloan, hainbat longko edo buruzagi maputxe atxilotu zituzten, poliziak gazte bat erail zuen eta 2002an bi ahizpek Endesa eta gobernuaren eskaintza onartu behar izan zuten, presioak eta botere desorekak garaiturik, nonbait.
Edozein kasutan, adierazgarria da aipatzea gobernuarekin izandako elkarrizketetan, haien lurrak ezezik, preso politikoen askatasuna, prozesu judizialen etena eta Alto Biobio izeneko eskualdearen udal zerbitzua sortzea ere negoziatu zutela.
Emakume eta maputxea
Nicolasak ohiko winka edo atzerriko jokabide matxistak irauli zituen eta hargatik bortitz eraso zioten espazio politikotik zein komunikatibotik; bere aldarrikapenak matxismoz eta arrazismoz zikindu zituzten. Quintreman ahizpen oihu eta eskaerei seriotasuna kendu zieten eta jendarteari bi emakume zahar eta indigena zoro zirela azaldu zioten, inolako funtsik gabekoak, ez ikasiak eta biolentziaz blaiturik.
Edozelan ere, Nicolasak merkatuaren oinarrien kontra egin zuen, indartsu. Winken ekonomiatik zetozen kontzeptu maskulinizatzaileak kritikatu zituen eta iraultza hartan emakume maputxe askoren newen, indarra, eta nutramak ( elkarrizketa iraultzaileak) eduki zituen. Sortze eta eraldatze lan ikaragarria egin zuen Nicolasa Quintremanek.
Tradiziozko gizonezkoentzat oso harrigarria izan zen emakumeak politika egiten ikustea; espazio publikoa eta politikoa gizonena izan da “ de facto”; emakumeei ez omen zegozkien espazio hura eta kezka haiek. Hasiera batean amona esentzialistatzat hartu zituzten, haiek amalurrak erantzun bezala erantzuten zutelakoan baina denborak erakutsi du iraultza eragileak izateaz gain, politika ere egin zutela, haien boterea erdietsi zuten baina weichafe edo gudari martiriren perfiletik aldenduta, haien erara.
Nicolasak lurra haren bizilagun eta ondorengoentzako lantzen zuen, alegia, Nicolasak sinetsi zuen lurra bizileku izateaz gain, norberaren duintasuna elikatu eta herriaren memoria iraunarazteko lekua ere bazela.
Pewkayael may kimdomo.
Goian bego.