Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
ARMA, TIRO, PUM eta artearen inpunitatea
Atalak: Artea, musika, sexismoa
Los Tres musika talde txiletarra 1987an sortu zen Txileko hegoaldean, Concepcion hirian. Laurogeita hamargarren hamarkadan oihartzun handia izan zuten, musika estilo berritzailea ekoizten hasi ziren rock eta jazz musika estiloak bikain uztarturik.
Ospea haien musika tresna eta poltsikoetara iritsi zen. Musika talde ezagunekin jotzen hasi ziren, Cafe Tacuba eta Fito Paezekin, besteak beste. Pinocheten diktaduraren aurka azaldu ziren eta hartarako abesti suntsitzaileak idatzi zituzten, kontzertuetan argi adierazi zuten ez zetozela erregimen autoritarioarekin bat. Kanta mitiko haiek irrati uhinetan joan etorrian ibili dira, erreferente bihurtzeraino.
Sarien txanda etorriko da orduan. Eta ospe handiagoa.
Lekuan lekuko garai historikoak musika taldeen estiloak eta letrak baldintzatu ohi ditu; sarritan, musika taldeei konpromisoa eskatu ohi diegu, haien hitzekin identifikatzeko beharra daukagu, gure kexak munduari oihukatzeko bitartekari zuzenak izan ohi dira. Musika emozio eragilea ere bada; zirrara sortzen dute akordeek eta melodiek. Hunkitzeko gaitasun aparta du musikak.
Kasu, ezen hunkitzeaz gain, haserrea sorrarazteko abilezia ere badute. Eta horixe bera gertatu da Los Tres taldearen azken diskoak dakarren kanta batekin. Bere garaian diktaduraren aurka irmo azaldu ziren eta ematen du demokraziaren beroki epelean lo datzatela, egunez eguneko beste arazoei ez axola.
Emakumeok egunero pairatzen ditugun eraso sexistak ez ei dira eztabaidagai haien hitzen zurrunbiloan. Hainbestekoa da haien egoa, hainbestekoa alienazioa, non bortizkeria tragikomedia bailitzan aurkezteko lotsarik ere ez duten.
Errespetu faltaren muga aise zeharkatu dute, polemika eragileak berriro ere, haiek gustuko duten gisan. Orain bideokliparen interpretazio anitzez ari dira: ezetz, ez zela feminizidioaren erakusgarri merkea, kontrakoa baizik, haiek ez direla matxistak, ez dira homofoboak… Arazoa muturreko feminista musikazaleok daukagu, periferiako lesbianek, irudiez harago ikusteko gai ez garenak, sentiberatasuna histeria bihurturik bizi omen gara.
Arteaz mintzatu dira bideoklipean parte hartu duten aktoreek: arteak interpretazio asko dituela eta, artearen adierazpen askatasuna aldarrikatu dute. Dialektikaren estrategia antzuak, atentzioa desbideratu eta koadroa ipurdikoz kokatzeko.
Edozein kasutan, argi geratu dena da hainbat arazo lantzeko arinkeria. Gauza batzuez ezin mintza daiteke, ez da politikoki zuzena. Txileko jendartean bizi den joera arrazista eta klasistak ez dauka lekurik musikan, halako produktu artistikoa sortu eta jarraian hamaika kexa agertuko lirateke eta haiek badakite gai batzuk ukitu ezin direna, zer gerta ere. Baina maitasunaz ari gara, zeloez, gizon alkoholikoez eta haien “patologiez”…hori bai, hori beti izan ahal da mintzagai, oraindik ere, zeloak maitasunaren erakusgarri direla sinisten baitute guk uste baino jende gehiagok.
Bien bitartean, artearen inpunitateaz baliatu eta irratien musika zerrendetan jo ta su dabil kanta. Emakumea errespetatua ez den testuinguruetan halako produktuak aske sortu eta ekoiztu ahal dira eta artearen adierazpen askatasunean ezkutatzen dira merkatuan zein jendartean libre ibiltzeko.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Bada, artearen izenean, bihoakiela…arma, tiro eta ¡pum!