Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Lonkimay sumendia eta Gabonetako kraterra. Kiñe pichi amukan
Atalak: Historia, Hizkuntza
Gabonetako kraterra eta Lonquimay sumendia
Kiñe pichi amukan, bidaia labur bat erakustera noakizue.
Bidaiatxo labur honetan Txileko hegoaldera joango gara, IX. eskualdera hain zuzen ere. Temukotik 170 kilometro ingurura dagoen Malalcahuello-Nalcas parke naturala bisitatuko dugu. Santiago hiriburutik urruntzea aukera ona izan ohi da egun sargoritsuetan; porlanak tenperatura gradu batzuk igotzen ditu eta kutsadurak begietan hazkurea eragiten du. Busean 8 ordu egin eta begibistakoa erabat aldatu egiten da.
Malalacahuello-Nalcas parkera sartzeko ez da sarrerarik ordaindu behar, bitxia, bai horixe, Txileko parke natural gehienetan sartzeko negozio ederra antolaturik baitaukate, parkearen egoera edozein izanik ere. Nalcas inguruan Lonkimay sumendia dago, baso trinkoa maputxe hizkuntzan. Sumendiak ia 3000 metro ditu eta elurrik ezean, igoera ez da batere teknikoa. Sumendiak 1988an leher egin zuen azkenekotz baina burua material sedimentatuez blokeaturik zuenez, beheraxeagotik irten zen laba eta hala sortu zen Gabonetako kraterra, 1988ko gabonetan sartu baitzen erupzioan.
Kraterra osorik
Paisaia erabat moldatu zuen naturak; pewen edo araucaria ( Txile hegoaldeko jatorrizko zuhaitza) basoak erre zituen labazko ibaiak eta egun ( oso urte gutxi igaro baitira) zuhaitzen ordez, laba lehorrezko “ibaia” luze batek zeharkatzen du parkearen zati handi bat.
Badago kraterreraino igotzeko aukera; paseo laburra da, ordu bikoa, pumita edo pomez harrien artean. Kraterrari azufre usaina eta kea darie oraindik ere; dagoeneko alerta egoera desagertu da eta gailurreko giroa ez da beroa, apur bat epelxeagoa baizik. Temukotik etengabeko kontrola egiten diote sumendiari kamarak eta goi mailako teknologiari esker.
Parkean turismoa ez da bete-betean sartu baina batzuon zoritxarrerako, Lonquimay sumendiaren magalean eski pista batzuk eraiki dituzte beraz, pentsatzea dago neguan denetariko bisitariez josiko dela ingurua. Kontuan hartu behar da orduan, zein datetan hurbildu nahi dugun ibilaldia egitera.
Kraterraren itzala eta Tolhuaca sumendia atzean
Edozein kasutan, merezi du berdetasunaz gozatzea, sumendiaren apeta hain presente egon arren. Inguruari begiratu eta Tolhuaca daukagu parez pare, 3000 metroko sumendia hura ere. Hiru eguneko trabesia batean bi gailurren tontorra jotzea dago. Espektakulua ez da bukatu: Tolhuacaren eskumara Copahue( sufredun urak) auzokidea dago Argentinako Neuquén eta Txileko Alto Bio-Bio eskualdeen artean. Zerua oskarbi dagoenean tontorrari darion kea ikustea dago, espektakulu zoragarria.
Leonel Lienlaf olerkariaren olerkiak argi adierazi bezala, ustezko hondamendiaren artean, bizitza anpulu berriak haziko dira, naturaren erritmo esklusiboan. Lurra emankortuko du labak eta ostera ere jaioko dira araucariak eta rayen loreak.
Mapu-llügün dio izenburuak, paisaia.
Zóy üyépüle ta lálechi aliwén,
hildako zuhaitzetatik haratago
Kiñe chillko pewmákey kachíll líl ta kichú llükálen lelítumekeu
chilco lore lotsatia amildegi atzetik azaldu da.