Latitudeak
Hasiera » Historia, Hizkuntza » Tierra de fuego: su txikiak arriskuen iragarle eta amona Kiepja
Eka17 0

Tierra de fuego: su txikiak arriskuen iragarle eta amona Kiepja

Atalak: Historia, Hizkuntza

 

400 urte baino gehiago joan dira Hernando de Magallanesek Tierra de Fuego topatu zuela; izenaren jatorria irlaren inguruan ikusi zituen su txikiak dira. Su txikiok ona jatorrizko bizilagunek piztu ohi zituzten itsasontzi ezezagun bat bistaratzen zutenean, arrisku egoera iragartzeko, nonbait.

Tierra de Fuegoko biztanleak ehiztariak eta biltzaileak ziren, lurrak ematen ziena aprobetxatzen zuten. Irla Handian bizi ziren duela 10.000 urte baino gehiago. Kontuan har Magallaneseko pasabidea orain dela 8.000 urte zabaldu zela beraz, irlaraino oinez iritsi ziren, orduan Patagoniari lotua baitzegoen lur eremu hura.

Europarrak Irla Handira iritsi zirenean ehiztariek okupaturik zegoen, hau da, bertan selk´nam eta haushak bizi ziren. Irla Handia Tierra de Fuego izendatu zuten. Yaganak eta Halakwoolipak itsasoko nomadek berriz, Beagel eta Ballenero kanala zuten bizileku.

Irla ez zuen beste inork zapaldu 1879 urtera arte:  4000 selk´nam ( edo ona) zelai idor haietan bizi ziren, Darwineko mendialderaino. Talde nomadak ziren, gizon eta emakume sendoak, arkuan trebeak. Irlako biztanleak zuhurrak ere baziren, ia bostehun urtez ibili baitziren haraino antolatzen ziren espedizioen bisitak oztopatzen.  Abenturazaleek Jende Handia, Gente Grande izenez bataiatu zuten badia.

1881ean Txile eta Argentinaren arteko mugak zehaztu ziren eta handik aurrera, gero eta bortitzagoak izan ziren jatorrizko herrietara egindako bisitak; ganadu konpainiek artaldeak eraman  eta egonaldiak sortu zituzten bertan. Jarduera berri honek gatazka ugari sortu zituen jatorrizko biztanle eta kolono ingeles, argentinar eta txiletarren artean harik eta gatazka haiek indigenen hondamendi bilakatu ziren arte. Okupazioaren ondorioak  beraz,  selk´nam herriko bizilagunek pairatu zituzten bereziki : aberatsek eta urregileek ehizak antolatu zituzten haien belarriak moztu eta irla “garbitzeko”.

 

San Sebastianeko gertakaria dokumentaturik dagoen lehenbiziko sarraskia da; 1886ko azaroaren 25ean Ramon Lista kapitainak irla ezagutu nahi zuen eta  San Sebastian hondartzan hartu zuen lur. Egun horretan bertan ona talde batekin topo egin zuen eta preso hartu nahi izan zituen baina onek eutsi egin zuten, ondorioz,  Listak eta haren gizonek han ziren 27 onak erail zituzten. Egun batzuk geroago 28 tiroz akatu zuten harri batzuen atzean ezkutaturik zegoen beste gazte ona bat.

Triskantza hura eteteko asmoz,  1890 urtean Txileko gobernuak salestarrei Dawson irla eman zien eta  1000 selk´nam bildu zituzten  bertan; 1893an Argentinako Rio Grandetik hurbil indigena gehiagori ostatu eman zioten baina erbeste berri haietan gatibu zirelarik, haietako asko gaixotasunak jota hil ziren eta beste hainbeste ere, ezin izan ziren egoera eta testuinguru berri haietara egokitu.

Kiepja

1966 urteko neguan amona Kiepja hil zen, Lola izenez ezaguna, 90 urte zituela. Ona edo selk´nam jatorrizko herriko azken biztanlearen heriotzarekin batera, kultura horretako testigantza zuzena desagertu zen. Bizirik ziren apurren artean, Kiepja nagusiena zen, jatorrizko ohiturei eutsi zien bakarra. Baina zoriontsua zen, jakin baitzekien hura zela kantu eta kontakizunen bidez antzinako ohiturak bizirik mantendu zituen emakume bakarra, azkena, eta  ezagun zuen bere mundua betiko desagertua zela. Anne Chapman antropologoak berarekin emandako hilabeteetan zehar harreman estua sortu eta onen kantu eta kontakizunak jaso zituen. Horratx Kiepjari idatzitako azken lerroak:

 Kiepjaren  omenez

Ilargiari begira nagoenean Kiepjaren aurpegia ikusten dut.

Kiepja, azken selk´namen amona.

Duela ehun urte Tierra de Fuegon

Erailak eta desagertuak izan zirenen amona, Kiepja.

Kreeh ilargiari kantuan entzuten dut,

Ilargia, matriarka arriskutsua

Eguzkiaren aliatuek garaitua: gizonak.

Gauaren hutsalera ihes egin zuen.

Ilargia emakumeen adiskide

Ilargi aldartetsua, gizonen faltan antzua.

Ilargia sutan   eklipseetan mendekari.


Ilbehera apala eta iheslari 

Itsas mugaldea marraztuz

Ilgora grabitatearen indarraren umedun

Itsasaldi nahasien jabe

Ilargi betea gaueko zeruaren edertasunez ase

Lurra izpi lasaigarriez bustirik, gozo.


Ilargia bere etxerantz doa

Soilik  agertuko da isilpeko aieruan, hitz erdika.

 

 

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Olatz Sanchez Lamikiz

Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.

Azken bidalketak

  • Haria galdu
  • RUDA: Guatemalako emakume enpoderatuak eta sendabelar eder hura
  • Oinazetik boterera
  • Literatura kartoi artean: La Vieja Sapa Cartonera eta euskal poesia antologia elebitan.
  • Jatorrizko hizkuntzen III.kongresuaz

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko maiatza
    • 2015(e)ko apirila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko abendua
    • 2014(e)ko iraila
    • 2014(e)ko abuztua
    • 2014(e)ko ekaina
    • 2014(e)ko maiatza
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua
    • 2013(e)ko azaroa
    • 2013(e)ko urria

    Kategoriak

    • Artea
    • Historia, Hizkuntza
    • Justizia
    • Legenda
    • Literatura
    • lurrikarak eta ñuke mapu
    • musika
    • sexismoa

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA