200 euskaltzalek hartu dute parte Egian Euskaraz ekimenean
Bi hilabeteko ekimena bukatzear da. Pozik dira bultzatzaileak eta ondorio batera iritsi dira: uste baino gehiagotan egin daiteke euskaraz. Otsailaren 26an azken lekuko aldaketa egin dute. Aitor Ikastola, Maria Reina ikastetxea eta Latxaga Guraso elkarteak astebetez euskaraz egin ondoren, lekukoa Egia auzoko norbanakoei pasa diete. Martxoaren 4an bukatuko da ekimena norbanakoen saioarekin. Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimenaren sustatzaileen iritziz, “erabat aberasgarria izan da hilabete...
Read MoreAngela Davis eta etxeko eragileak borroka hirukoitzaren erronkez
Otsailaren 6a. Aretoa emakumez leporaino (gizonak bakan). Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegiak lantzeko prest. Angela Davisen hitzaldiak adinako distira izan zuten Euskal Herriko emakumeen diskurtso zorrotzek. Ernaik, Euskal Herriko Bilgune Feministak, Gite-Ipesek eta Ipar Hegoak antolatutako mintegia. Hizlari nagusia Angela Davis, eta alboetan Ainhoa Etxaide (LAB), Irati Sienra (Ernai) eta Saioa Iraola (Bilgune Feminista). Laura Mintegi ere mahaian, eta ehunka lagunen...
Read MoreEtxeko langileen hiru-laurdenak 60 ordutik gorako lanaldiak ditu
Herenak astean zehar ordubeteko atsedena ere ez du hartzen. Hala ere, atseden orduen kopuruak gora egin du 2015ean. Etxeko Langileen Elkarteak 2015eko datuak argitaratu ditu eta ondorio azpimarragarrienak bildu ditugu ondoko lerroetan. -Etxeko langileen %90,87 zaintzeko kontratatu dituzte, horietatik %97,41 zaharrak zaintzeko. -Langileen 10etik 8 zaintzen duen pertsonarekin baino ez zen egoten etxean. -%78,85ak astean 60 ordu baino gehiago egiten ditu lan; herenak ez du ordu bat bera ere libre...
Read More
Iruzkin berriak