Zergatik ez arraunean?
40 urte betetzekotan ziren eta modu berezian ospatu nahi zuten urtebetetzea. Bazkaria? Asteburu pasa ez dakit non? Ez, beste zerbait izan behar zuen, harrotasunez gogoratuko zutena, barrukoa, beharbada betiko amets bete gabea. Arraunean ikasi nahi zutela erabaki zuten. Oriotarrak ziren, errioari begira bizitakoak, aitaitak, aitak, anaiak, osabak… arraunlariak. Beraiek ez. Beraiek emakume. Gutxi batzuek bete behar zituzten 40 urte, baina ideia arraunean ikastea amets zuten guztiekin...
Read More1 Formulan ere, ez dira azafatak arituko hemendik aurrera
1 Formularen jabe Liberty Media enpresak adierazi du gizarte modernoaren arauekin ez datorrela bat emakume azafatak erabiltzea. Enpresak ez du esan azafaten jarduera sexista iruditzen zaionik, bestelako adierazpenak egin ditu: “Azken urtean hainbat arlo eraberritzeko beharra nabaritu dugu, guk kirol honi buruz dugun ikuspegiarekin bat etortzeko”. Beste hau ere esan du Sean Bratches salmenta arloko zuzendari orokorrak: “Irteeran azafatak erabiltzea hamarkadetan funtsezkoa izan bada ere,...
Read MoreOlinpiar Jokoetan hedabideek emandako hamar izenburu matxistenak
Eskubaloiko atezaina gizena dago, Chourraut ama da, Belmontek bikotekide olinpikoa dauka, ipurdi ederra dauka boleiboleko jokalariak. Horrelako gaiak jorratu dituzte Espainiako hedabide batzuek emakume kirolariez ari direla. Umorez, hamar izenburu onenak eskaini dizkigute Locas del coño blogean. Locas del coño blogekoek bazekiten zer zetorren Brasilgo Olinpiar Jokoetan eta lana hartu dute hainbat hedabidetako kirol artikuluen izenburuak irakurri eta izenburu matxistenen zerrenda egiteko....
Read MoreMunduko Futbol Txapelketa hizpide: “Pertsona batzuen sexua zehaztea oso zaila da”
Victoria Ley Espainiako Estatuko Kirol batzorde goreneko osasun eta kirol arduraduna da. Haren ustez, Nazioarteko Futbol Federazioa emakumeen sexu egiaztapenerako egiten ari den gauza asko ezin dira justifikatu ikuspegi zientifikotik. Ez da gaur goizeko kontua, hainbat kirol lehiaketatan eskatzen zaie emakumeei emakume direla frogatzeko. Ekainaren 6an hasiko den Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan hautsak harrotu dituzte hainbat jokalarik, sexua egiaztatu behar dutelako eta horretarako...
Read MoreLilatoia zertarako?
Jende dezentek egiten du galdera hori, alegia, emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen badugu zer dela-eta emakumeentzako lasterketa? Alardea eta Donostiako hainbat soziedade gogoan, nolatan Lilatoia? Duela urte batzuk neuk ere soberan zegoela uste nuen, lila ukitu bat baino ez, ez zen lasterketa “serioa”. Gainera, gizonik ez. Hasieratako lilatoia ezagutu nuen eta azken urteotakoa ere bai. 200 inguru orduan, orain 2.000ra iritsi gara. Bai, lilatoia beharrezkoa da....
Read MoreEuropeada 2008, ez Euro 2008
Ekainaren 29a al daukazu buruan? Egun horretan, Austrian, Viena hiriburuan, finala jokatuko delako? Frantzia-Ingalaterra? Italia-Alemania? Hori Eurokopa da, eta gu ez gara hortaz ari, Europeada 2008az baizik. Antolatzaileek, batik bat Europako Nazioen Batasun Federalak, ederki dakizki Eurokopako futbol partidak noiz diren eta intentzio guztiarekin egun batzuk lehenago antolatu dute Europako nazio gutxituen arteko futbol txapelketa, futbol zale amorratuak eta ez hain amorratuak Europako...
Read More
Iruzkin berriak