Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
desautomatizazioa
Atalak: literatur apunteak
Era automatikoan
ikusten dut bi begiez,
etxeko egongela, telebista itzalia,
leihoko geranioak loretan, familiako argazkiak…
etzanda nago
mugitzen dut atzamar bat,
era automatikoan
sofaren gainazalaren ehundurari antzematen diot,
arnasa sakon hartzen dut,
airearen usaina hauteman,
era automatikoan,
ekaitza eman dute arratsalderako,
zerua estali du,
ekaitzaren aurreko usaina dago bai.
ahalegin berezirik gabe entzuten ditut umeak
jolasean, barrez, korrika.
dena era automatikoan ia.
orain, hemen.
nire bizarra ukitzen dut, txistua irentsi,
eta bat-batean dator,
batzuetan gertatzen zaidan hori,
nik izendatzen dut “denaren desautomatizazioa”
(ez naiz oso mistikoa)
nire gorputzetik irtenda bezala geratzen naiz,
ohartzen naiz geranioek duten existentziaz,
ekaitzaren usainaz,
familiko argazkiez,
hainbeste maitatzera heldu naizen
bi ume horiez,
gizakiek egin dituzten gauzez:
telebista bat, sofa bat,
idazten ari naizen bolaluma hau…
eta ohartzen naiz hemen daudela denak,
ni hemen nagoelako,
nire existentziak ematen didala beren hautemate hori,
eta zeinen hauskorra den beraz, dena hor egotea,
edo ez egotea.
izan ere, dena desautomatizatzen zaidanean,
pentsatzen dut zeinen partikula txikia naizen ni,
diren eta joan diren
miloika existentzien artean,
eta ohartzen naiz
zeinen gauza beldurgarria,
zeinen zulo iluna
izango den
hiltzea.
ezer ez, ni barne, ez izatea.
alferrik izango da baina
idatzita utzi nahi nuen.