Paradisutik
Hasiera » euskara
Aza09 0

Ager Vasconum

Posted in euskara, literatur apunteak

Regino Ayesa oroimenean.   Hondarrak idatzi eta argitaratu izanak ekarri didan gauzarik ederrena irakurleekin egindako harremana izan da. Batzuk lagunak (baina lagunak lagunak dira), beste batzuk ezagunak (hemen ere ez dakizu), eta ezagutzen ez nituenak ere, nigana zertan etorri ez zutenak, irakurle talderen batean, sare sozialen bidez edo kalean hondar ale hau edo hura aipatu didatenak. Izan dira irakurle porrokatuak, baina baita euskara ikasi, eta kostata liburua irakurtzeari ekin...

Read More
Uzt14 0

Kixote, moriskoak eta euskaldunak (II)

Posted in euskara, literatur apunteak

Sortatxo honen lehen atalean nioen: “Zeinen ederra lizatekeen Espainia Cervantes eta Kixote hainbeste goratu beharrean, kixoteskoagoa balitz”. Espaniaren kultur eraikuntza eta inperialismoaren zerbitzurako hainbeste aldiz erabili dute Cervantes lumaz zein ahoz, gaztelaniaren aberastasunera eta “kixotesko” adjektiboaren ero adierara murriztuz, ezen, nire ustez, Cervantesi traizio egiten baitzaio, bestelako interes batzuen alde. Mor(isk)oek, euskaldunek eta Kixote bera...

Read More
Ots06 0

Si no sabes euskera, aprende!

Posted in euskara, herri mugimenduak

Rosa Martínezen euskara mailagatik sortu den polemika dela eta, gogoratu naiz duela ia hogei urte Gasteizko hainbat lagun holako pegatinak itsasten ibiltzen ginela parranda gauetan. Pegatinak, gainera, bazuen hatz erakuslea ikusleari zuzendurik. Artean, Unidad Alavesak euskera voluntario kanpainak bazuen oihartzuna Gasteizen. Gaur egun ez nuke holako pegatinarik jarriko. Eta arrazoia ez da Unidad Alavesarenak egin zuenik: Gasteizko jende gehienarentzat pegatina hori, bere hutsean, ez zen oso...

Read More
Urr09 0

galtzaileak gaitunk, baby

Posted in euskara

-nola erran? gaur ez dinat hizki handirik ikusi nahi. -hizki? ostia! -letra nahi badun, letra. galtzaileak gaitun, gabriel aresti, hertzainak, itxaro borda eta alfabetatze kanpainak. -eta amnistia osoa. -rh negatibodun regionalista sukalkizale txapeldun harroputzak. -baskoak? uste diat nahastuko dituala latxak eta assafak1.   dena goraka etorri zitzaidan euskaldunako josu eta gariren kontzertutik etxeratzean. 1984an, langile bat hil eta biharamunean, euskalduna ontziolan jo zuten...

Read More
Eka11 0

Arabatik Iparraldera esku dago gure

Posted in aktibismoa, euskara, herri mugimenduak

Hau giza-katearen biharamunean idaztea ere. Ze festarako-euri naizen. Beharbada ez da egun hoberik. Ez nintzen atzo eskutik helduta ibili, ezta duela 4 urtekoan ere. Bai atzokoa, bai duela 4 urtekoa, Gipuzkoako Eskola Txikien aldeko festarekin batera tokatu zen, eta gu han izan ginen. Aitortu behar dut herri-eraikuntzari lotzen zaion beste jaialdi batean parte hartu ahal izanak lasaitu izan nauela. Ados nago Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela, eta hor lanean ari diren pertsonei ezer...

Read More
Mai22 0

#M25KoloreBizia

Posted in aktibismoa, arrazakeria, euskara, herri mugimenduak

Stop racial segregation oihukatu ahal dute Ipar Karolinako eskoletan, edo Brusela, Paris, London, Sofia, Madril, Girona, Basauri, Atarrabia, Arrasate, Baiona eta Gasteizkoetan. Gure hiriko kasuan guraso etorkinak dituzten umeen %83,1 sare publikoan ari da ikasten, bai eta, baliabide ekonomiko gutxiago duten familia gehienak ere. Badira gaur egun zenbait eskola umeen %100 familia etorkinen umeak dituztenak, eta beste hainbatek bide bera hartu dute. Gasteiz #Whitecapital ez da soilik neguko...

Read More
Ots28 0

Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi

Posted in euskara

Ez dut gogoan esaldi hori neuk bota izana, baina maiz entzun dut eta buruaz igorleari arrazoia emango nion batzuetan seguruena. Zenbat denbora eta euskara-ikasle potentzial galdu dugu euskaldunok era horretako esaldietan? Eta esaldi horren ifrentzuan zeinen gutxitan aldarrikatu dugun —benetan nahi bagenuen erdaldu horrek euskara ikasi zezan— berarentzat euskalduntzea debalde izatea, adibidez. Euskaldunok hain gara guayak, ezen uste baitugu munduko gauzarik normalena dela gure herri (jarri...

Read More
Urr04 8

Euskara Gasteizko gauza elitista eta xenofobo hori

Posted in euskara

Ez, titulua ez da irakurtzeko amu probokatzaile bat. Administrazioak eta euskaldun asko euskararen status elitista eta xenofobo samar bat onartu eta zabaltzen ari garela uste osoa dut, bi adibide emango ditut horretarako, eta eskatuko dizuet gure euskal hizkuntza eta kulturaren ukazio hori pairatzen dutenen larruan jartzea. Duela 3 astetik gure amama zaintzen hasi da Brasiletik etorri berri den emakume bat. Familia osoa etorri da, senarra eta bi seme-alaba. Aurrez beste senide bat zuten...

Read More
Mar04 4

Arnaldo Otegiren azentua

Posted in euskara

Belodromoko ekitaldi mesianikoaren bezperan, gogoan dut Arnaldok “El atxikimendu! Que no me sale en castellano!” belodromoan esan zuenekoa, eta belodromotar gehienak barrez gustura. Baina orduan entzun nion nik lehen aldiz euskara puruaren zaindari horietako bati “Bai, hori ez zaio gaztelaniaz atera, eta denak barrez, baina niri Otegiren euskarazko azentua erderaren kalko hutsa iruditzen zait, eta joskera, eta…”. Neu ere lehen kolpean horretaz hausnartzen geratu...

Read More
Mai26 0

The walking belarrimotz

Posted in euskara, literatur apunteak

Ez dakit noiz hasiko zen dena, batzuek diote mendeak daramatzagula horrela. Hozkariz inguratuta. Guk badugu babesgune on bat, eta han gaudenean lasai mintzatzen gara, barre egiten dugu, jolasten dugu… Baina badakigu ezin dugula zirrikiturik zaindu gabe utzi, hozkariak edozein unetan ager daitezkeela: txirrina joaz, atearen bestaldean gu noiz atera zain, edo telofonoa jotzen digute bat-batean, telebista ere ezin dugu piztu hozkariak agertu gabe. Etsigarria da. Kalera goazanean, -ezinbestekoa...

Read More
1 - 212Hurrengoa»

Ruben Sanchez Bakaikoa

Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".

Azken bidalketak

  • Ager Vasconum
  • Ulises 1 Ni 0,15
  • Covid ostia hau
  • Kixote, literaturgintza eta kritikagintza (III)
  • Kixote, moriskoak eta euskaldunak (II)

Iruzkin berriak

  • ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
  • Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
  • Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
  • rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
  • rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urria
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • aktibismoa
  • arrazakeria
  • bertsolaritza
  • euskara
  • herri mugimenduak
  • literatur apunteak
  • Sailkatugabeak
  • zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA