Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
teleskopio eta mikroskopioen artean… nonbait gu
Atalak: literatur apunteak
“izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai” Xabier Lete
Hartu teleskopio bat,
Kanaria irletan omen dago bat handi-handia,
bestela supermerkatukoaz moldatu.
Gure Lur planeta hondar ale ñimiño bat balitz,
Eguzkia, gure izarra, futbol baloi bat litzateke,
eta Eguzki sistema, berriz, hondar ale bat
Esne Bidea-n, gure galaxian,
eta gure galaxia, berriz, hondar ale bat
galaxiaz eta zulo beltzez osaturiko
unibertsoan.
Badirudi ezin izango dela
unibertsoko azken muturrari
begiratzeko teleskopiorik
inoiz eraiki.
Unibertsoa zabaltzen dabil,
eta zabaltzen ari delarik,
zer da unibertsoa ez dena,
alegia,
ezerez are zabalago hori?
Hartu mikroskopio bat,
eskura baduzu atomikoa,
bestela izebaren etxekoaz moldatu.
Hartu ile bat,
-edo begiratu izebarenik geratzen ote den-,
ilea elkarloturik dauden zelulaz osaturik dago,
egizu kontu:
ilea hondartza luze-luze bat balitz,
zelula bakoitza hondar alea litzateke,
zelula, berriz, molekula ñimiñoz osaturik dago,
eta molekula atomoz,
eta atomoaren nukleoa, berriz, “rugby zelai baten erdian
jarritako dilista ale bat” litzateke
atomo osoaren espazioan.
badira, ordea, ttikiagoak diren partikulak,
eta beren artean zabal-zabalak diren,
ezerez-ez beteriko espazioak.
Gehiago dakitenek diote,
unibertso osoa, den-dena,
trinko-trinko baturik egon zela,
bola izugarri dentso batean.
Lehertu zen bola izugarria,
unibertsoa zabaltzen hasi zen,
eta oraindik gertatzen ari diren leherketen ondorioz,
izarrak, galaxiak, zulo beltzak,
eta planetak, mineralak, bakteriak,
izaki unizelularrak, landareak, animaliak,
sortu ziren,
gutxienez hemen, Lurra planetan,
eta guk gizakiok:
teleskopioak eraiki ditugu,
gure existentziaren azalpen bila,
handitasun infinitora begiratzeko.
eta mikroskopioak eraiki ditugu,
gure existentziaren azalpen bila,
txikitasun infinitora begiratzeko.
Eta jakinmina dugu,
negar eta barre egiten dugu,
maite dugu, gorroto dugu,
kantatzen dugu, margotzen dugu.
Eta existitzen gara lipar batez denbora infinitoan
eternitatean,
eta badira uneak,
zirraraz betetzen gaituztenak,
gure miloika zelula aztoratzen dutenak.
Adibidez, gaur ezagutzen ez nuen gizaki batek
ezagutu nau taberna batean,
aspalditxo hil zen
aita zenaren seme gisa.
Lagun min-minak izan zirela,
zirraraz mintzatu zait aitaz,
pianoa zein organorekin “virtuoso” bat zela,
medikuntza ikasketak ze nota onekin egin zituen,
zeinen jantzia hamaika gaietan,
zeinen trebea esku-lanetan…
Etxera joan naiz pentsatzen,
zeinen ederra zatekeen
teleskopio, mikroskopio, planeta eta zelulez,
izan ez genuen solasaldi honetaz,
elkarrekin jardutea.
Edo jardun bagina.