zergatik hil duzu?
eta ez nekien, zer esan behar nuen ba? taldekoa nintzen eta ez nuen alternatibarik, zer pentsatu behar zuten lagunek bestela? ez genuen asko hausnartzen ondo ala gaizki zegoen egiten genuena, egiten genuen eta kitto. egun hartan, ordea, zerbait aldatu zen nigan, hilketa hura ez nuen besteak bezala asimilatu, eta zure galdera zergatik hil duzu? hor geratu zait, geroztik, nire sabelean jiraka, noizean behin burura etorri eta nire odola irabiatuz. oraindik hor darrai. euliekin hasi ginenean, egia...
Read MoreTxakur egoitza
Mundu alai hartan bizi nintzenean, nik ez nuen eufemismoen berri, eufemismo hitza bera ezezaguna zitzaidan, normalean pertsona arruntentzat “Higgs bosoia”, “plusvalia” edo “cronopio”-ak diren gisa berean. Baina hor zeuden eufemismoak, hizkuntzaren aldaera jator horiek, eta nire bizitza gozatzen zuten kafe garratza azukre koxkorrak nola. Gerrak, bakea eta askatasunaren aldeko operazio kirurgiko antzeko batzuek ordezkaturik, desagertu ziren, txarrenera albo-kalteren bat edo beste...
Read More
Iruzkin berriak