Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
zergatik hil duzu?
Atalak: literatur apunteak
eta ez nekien, zer esan behar nuen ba? taldekoa nintzen eta ez nuen alternatibarik, zer pentsatu behar zuten lagunek bestela? ez genuen asko hausnartzen ondo ala gaizki zegoen egiten genuena, egiten genuen eta kitto. egun hartan, ordea, zerbait aldatu zen nigan, hilketa hura ez nuen besteak bezala asimilatu, eta zure galdera zergatik hil duzu? hor geratu zait, geroztik, nire sabelean jiraka, noizean behin burura etorri eta nire odola irabiatuz. oraindik hor darrai.
euliekin hasi ginenean, egia esan, ez nintzen batere penatzen, denok dakigu zeinen gogaikarriak, astunak, nazkagarriak izan daitezkeen, udan batez ere. aski da haietako bakarra ere lo kuluxka bat eragozteko, bere burrunba etengabea joanetorrian, orain urrundu, orain hurreratu. bere kili-kili gogaikarria besoan somatu, hankan, oin batetik bestera, eta zu, berriz, begiak ireki nahi ez, eta itsu-mustuka haizeari kolpeka motel. eta euliaren burrunba hurreratzen zaizu orduan belarri aldera, eta argiro entzuten duzu bere barrea, orduan, eta belarria jotzen duzu, eta gero muturraldera joaten da, hara! sudurzuloan sartu behar al du euli zikin honek! eta horregatik, agian, ez zitzaigun iruditzen hain krudela haietariko bat harrapatzean, ez bakarrik hiltzea, baizik eta lehenago hegoak kentzea, eta jauzika zer moduz moldatzen zen ikustea. eta kar, kar, kar.
gero parkeetan erle-mandoak harrapatzen hasi ginen. jarleku batean uzten genuen pipita-poltsa hutsik, zabalik, eta itxaroten genuen aldamenean, erle-mandoa barrura sartu arte. behin sartutakoan, azkar ixten genuen poltsa eta eskuz indarrez muturretik ondo itxita genuela, jarlekuaren kontra kolpatzen genuen poltsa, behin, bitan, hirutan, zazpi aldiz. izan ere, erle-mandoa beldurgarria baitzen, eulien aldean, eta bagenuen, horregatik, arriskuaren kitzikapena, adrenalina gorakada, erle-mandoa akatzean baretzen genuena.
baina apoa erakutsi nizunean, begi handi horiekin, galdetu zenidan zergatik hil duzu? eta ez nuen jakin zer erantzun. ohartu nintzen gure jolasak bere bizia eten zuela. Apoarentzako, agian, animalia krudel batzuk besterik ez ginela, eta zergatik merezi behar zuen berak holako zitalkeriarik. eskerrak ez zenidala galdetu, nola hil genuen.
esan zenidan ez dagoela ondo inori bizia kentzea kentzeagatik.
geroztik taldekoak biltzen ginenean euliak eta erle-mandoak akatzen jarraitu nuen, ez halako gogo biziz, hala ere, eta apoak edo sugandilak tokatzen zirenean, berriz, bigarren plano batean geratzen nintzen disimuluan, barrezka nabarmen antzean, apoa gero eta hanpatuago, gero eta hanpatuago ikusten.
Plaf egiten duen arte.