bolalumak
gauza jakina da bolalumek -txiskeroak, giltzak edo linternen antzera- askoz luzeago eta egonkarrago irauten dutela beren lekuan, idazten -edo pizten, irekitzen ala argitzen- ez dutenean. beti beren potean, beren tiraderan, edo beren armairu zokoan. adibidez, idazten ez duen bolaluma. bera beti dago pote berean. esan liteke bere potea dela ia, pote horretaz jabetu dela. zenbat aldiz frogatu behar digu ez duela idazten? badakigu hutsaren hurrengo probalitatea dugula, baina behin, bitan, hirutan...
Read MoreCarverren etxean
atea itxi orduko, giltzak etxe barruan ahaztu zitzaizkidala ohartu nintzen, ohartu nintekeen segundu bi lehenago, baina ez! kaka! gero zirimiria somatu nuen, eta euritakoa ere barruan neukala ohartu nintzen, hortxe! ate madarikatuaren bestealdentxe! kaka zaharra! alperrik zela banekien baina, atea bultzatzen saiatu nintzen, ez ba! eta ondoren alper-alperrik leiho guztiak, banan-banan, eta denak itxita zeudela egiaztatu nuen. leihorik leiho atzeko ateraino heldu nintzen, auskalo ezustean...
Read More
Iruzkin berriak