Paradisutik
Hasiera » literatur apunteak » Carverren etxean
Ots04 0

Carverren etxean

Atalak: literatur apunteak

Raymond Carver memorial

atea itxi orduko, giltzak etxe barruan ahaztu zitzaizkidala ohartu nintzen,

ohartu nintekeen segundu bi lehenago, baina ez! kaka!

gero zirimiria somatu nuen, eta euritakoa ere barruan neukala ohartu nintzen,

hortxe! ate madarikatuaren bestealdentxe!

kaka zaharra!

 

alperrik zela banekien baina,

atea bultzatzen saiatu nintzen, ez ba!

eta ondoren alper-alperrik

leiho guztiak, banan-banan,

eta denak itxita zeudela egiaztatu nuen.

leihorik leiho atzeko ateraino heldu nintzen,

auskalo ezustean irekita utzi ote nuen,

bultzatu nuen, baina ez,

alperrik, kaka zaharra!

 

nire pausuetan atzera egin nuen,

ordurako etxean sartzerik ez neukala ziur jabeturik,

auskalo noiz arte giltzik eta euritakorik gabe

kanpoan nengoela, barneraturik.

 

burumakur egongelako leiho aurrera heltzean

gelditu nintzen, eta begirada altxatu nuen,

leihoak errezelak kenduta zeuzkan,

eta hantxe zegoen sofa goxoa eta lehorra,

nigandik libratuta lasai bezala,

hantxe nire musika diskak,

nahieran joka bezala,

eta ordenagailu mahaia ere,

nire idazteko leku kuttuna…

eta bai, hantxe nengoen ni

barru-giroa gozatzen,

goxo, lehor, musika entzunez,

irakurtzen, idazten,

irudikatzen bezala,

ni kanpoan nengoela

zirimiri azpian bustitzen,

euritakoa eta giltzak etxe barruan ahaztuta.

 

izan ere, istorio batzuek horixe daukate,

hainbeste harrapatzen zaituzte ezen

ez baitakizu barruan ala kanpoan zauden,

gozatzen ala mintzen ari zaren,

zirimiripean ala izerditan.

 

baina tira, aska gaitezen zurrunbilotik,

gatozela argira, bai hori da!

adibidez:

bustitzen ari banaiz

kanpoan nago nire istorioa asmatzen,

eta bustitzen ari ez banaiz

barruan nago nire istorioa asmatzen,

bai hori da…

baina jakina, agian ez nago seguru bustidura hau zerena den,

zirimiria ala izerdia ala biak nahasian.

 

edo bestela txirrina jo! noski!

kanpoan banago inork ezingo dit ireki

eta barruan banago, inork ez du txirrina joko benetan,

bai hori da!

Eta txirrin-hotsa entzun dut, azkenean!

eta atea zabaltzean hantxe geratu gara aurrez-aurre,

kanpora ala barrura joan beharko nukeen ez dakidala,

izerdi hotzez.

 

badaezpada, giltzak eta euritakoa hartuko ditut,

zer gerta ere,

horrekin hasi da hau dena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ruben Sanchez Bakaikoa

Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".

Azken bidalketak

  • Ager Vasconum
  • Ulises 1 Ni 0,15
  • Covid ostia hau
  • Kixote, literaturgintza eta kritikagintza (III)
  • Kixote, moriskoak eta euskaldunak (II)

Iruzkin berriak

  • ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
  • Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
  • Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
  • rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
  • rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urria
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • aktibismoa
  • arrazakeria
  • bertsolaritza
  • euskara
  • herri mugimenduak
  • literatur apunteak
  • Sailkatugabeak
  • zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA