Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Kixote, emakumea(k), genero nahasmendua eta maitasun erromantikoa (I)
Atalak: literatur apunteak
http://www.onkixotemantxako.eu
Aurreko udan lehen liburua, eta etxealdian bigarrena, hona Kixote berriki irakurri izanak sortu dizkidan hainbat gogoeta.
Excusatio batekin hasiko naiz: ez naiz ez literatur kritikari ez aditu, are gutxiago XVI-XVII. mendeko literaturan. Beraz, ez dakit noraino diren aintzindari edo apurtzaile Kixoten aurkitu eta harritu nauten artikulu hauetako zenbait gauza. Izan ere, Kixoterekin gehien azpimarratu dute, batetik, bere gaztelania aberatsa (23.000 hitz ezberdin, diotenez) (eta atal honetan gehituko nuke ekartzen dituen esaera zahar eta hitz joko pila ederra), eta, bestetik, Kixoteren eroa (zaldunen nobelen aurkakotasuna, etab.). Baina, espainiar literatur ikur nagusia den heinean, badira ene ustez hainbeste entzuten ez diren Kixoteren beste gauza batzuk, harrigarriak direnak batetik, eta etsigarriak bestetik: Izan ere, zeinen ederra lizatekeen Espainia Cervantes eta Kixote hainbeste goratu beharrean, kixoteskoagoa balitz.
Emakumea(k), adibidez.
Oraindik ere egungo gizonezko idazle askoren lanetan ezgaitasun handia ageri da emakumeen larruan sartu eta pertsonai bat eraikitzeko, ez bada gizonaren begietatik. Harrigarria da Kixoten zenbat emakume ezberdin ageri diren eta zein ekintza ezberdinak egiten dituzten XVI. mendeko kortse estuetatik ateratzeko.
Hala ere, lehenik esan behar da agertzen den lehen emakume-ereduak ez duela berritasun handirik ekartzen. Kixote bizi den etxeko bi emakumeak –etxe-andrea eta Kixoteren iloba– etxea gobernatzeaz eta Kixote nola edo hala kate motzean lotzen saiatzeaz arduratzen dira. Bi emakume hauek, hain dira etxeko, ezen nago Kixote Cervantesen umea den gisan (Cervantes dixit), etxe-andrea eta iloba ere Cervantesen etxekoak bezala sumatzen direla.
Ekimen eta pisu handiagokoak dira Santxoren emaztea eta alaba, Teresa eta Santxika. Teresa nahiko materialista eta zentzudun ageri da, bi oinak lurrean beti, gizonak etxetik alde egiteak ez dio ardura, aberastasun pixka bat lortuko balu. Bere kondizioaren jakitun, alabarentzat nahi du hobekuntza, baina bere mailakoekin, ez kondesa bilakaturik, eta hura bidaltzen du Santxo aita zelatatu dezan, aldi berean, alaba nerabearen etxetik kanpoko munduaren egarria piztuz.
Kixote eta Santxo abentura bila abiatzean emakume harrigarri ugari ageri dira.
Lehen zatian bada pasarte bat, mutil artzain eder maiteminduarena: Grisostomo, tokiko mutil eder eta jatorrena, kantaria, olerkaria, eta tokiko neska ederrenarekin maitemindua: Marcela. Alde bakarreko maiteminez, ordea, izan ere, Marcelak haren maitasuna onartu ez, ezta Grisostomok, maite-minak jota, bere burua hiltzeko mehatxuaren aurrean ere, eta, ondorioz, azkenean Grisostomok bere burua hil du. Inguruko herritar guztiek Marcelaren berekoikeria eta gogortasuna kritikatu dute. Orduan, noiz eta mutilaren dolua egiten ari direnean Marcela bertara agertu, eta maitasun erromantiko itsu hori kritikatu du, mutilak ez zazkio gustatzen eta berak ez zion itxaropen faltsurik eman, eta gainera dio: “Dakizuenez, nik badut neure aberastasunik, eta ez dut irrikatzen besteenik; badut neure askatasuna, eta ez dut maite loturarik […], herrixka hauetako neskekin garbi solasten eta nire ahuntzak zaintzen hartzen dut atsegin”.
Jarraian datoz maitasun bodebil itxurako hainbat istorio. Protagonistei gehiegi eragiten ez dieten istorioak dira, Kixote eta Santxok –irakurleok bezala– entzuten dituztenak. Cervantesek Kixoteren bigarren zatian istoriook kritikatu eta berririk ez gehitzeko agindu zuen. Baliteke, arrakastuatsuak ziren orduko antzezlanei, Lope de Vegaren gisakoei, men eginez sartu izana:
No zen to, emakumea gizon.
Behin baino gehiagotan jolasten du identitatea eta orientazioarekin.
Gizonak gustatzen ez zaikion Marcela artzaina eta armak hartzen dituen Claudia Jerónimaz gain, bigarren liburan ageri da Ricote moriskoaren alaba, Ana Félix.
Ana Félix ederra eta ezin azkarragoa da. Aljeriako mairuen gatibu erortzen direlarik, bere mutil maitea salbatzen du aurrena, mutila neska jantziarazita, beldur baita, gizonezko gisa eta halako ederra izanik: “Turkiar barbaro horiek estimatuago eta nahiago baitute mutil eder bat neska bat baino, neska izugarri ederra balitz ere”. Beraz, mutila neska jantzirik gatibu utzi, eta, hura askatzeko, Ana Felix mutil jantzita itsasontzi batean itzuli da bere herrira, aitak zulo batean gorde zuen altxorra berreskuratu eta bahi-saria ordaintzeko. Emakume eder, ausart eta azkarra (baita bere esanean, bene-benetako kristaua jaiotzetik).
Pedro Pérez Mazorcaren seme-alabak. Hamasei urteko alaba, hamar urte darama etxetan gatibu, ama hil zitzaienetik. “Nahi nuke mundua ikusi, edo sortu nintzen herria gutxienez” esanik, nebari eskatu dio haren jantzi batzuk arren uzteko eta gauez kalez kale zokomiran lagundu diezaiola. Neba errukiturik hala egiten du, eta bera ere mozorrotzen da (harek “generoa aldatzeko” beharrik ez duen arren).
Eta nola ez: Dultzinea Tobosokoa.
Maitasun erromantikoa sinbolizatzen du. Bi liburuetan ez dugu behin ere ezagutzen, ez ikusten, ez entzuten, ez bada Kixoteren ahotik. Areago, Santxok engainatzen du bere nagusia eta emakume nekazari zakar eta ez bereziki polit bat Dultzinea delakoan aurkezten dio. Gizakiek sortzen dituzte maitasunetik eraikuntza erromantikoak, nola errotetatik erraldoiak, nola gerrateetatik zaldunen nobelak, nola Aldonza Lorenzo nekazaritik Tobosoko Dultzinea: gogoaren eraikuntza bat, ameskeria bat. Une batean Kixotek berak dio: “Jainkoak daki munduan Dultzinearik baden edo ez den, edo fantastikoa den, edo fantastikoa ez den; eta ez dira halakoak bururaino aztertu behar diren gauzak”.