Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Txakur egoitza
Atalak: literatur apunteak
Mundu alai hartan bizi nintzenean, nik ez nuen eufemismoen berri, eufemismo hitza bera ezezaguna zitzaidan, normalean pertsona arruntentzat “Higgs bosoia”, “plusvalia” edo “cronopio”-ak diren gisa berean. Baina hor zeuden eufemismoak, hizkuntzaren aldaera jator horiek, eta nire bizitza gozatzen zuten kafe garratza azukre koxkorrak nola.
Gerrak, bakea eta askatasunaren aldeko operazio kirurgiko antzeko batzuek ordezkaturik, desagertu ziren, txarrenera albo-kalteren bat edo beste utziz. Ekonomian, desazelerazio bolada baten ondoren, baldintza onugarrizko kreditu bat lortu zuten gure ordezkari politikoek, eta geroztik egoera ekonomikoa beti ondo zihoan, gorako zein beherako hazkundean, -egokitzapenen bat behar bazen, sistema tributarioan berrikuntzaren bat asmatzen zuten-. Gainera garai bateko iruzurgile ekonomikoak bergizarteratu ziren aitortu gabeko aktibo eta errenten erregularizazio prozesu baten bidez. Astelehen goizetan nire glorioso (loriatsu?) maitearen kronikak irakurtzen ekiten nion asteari: “etxeko taldeak oso partida fisikoa jokatu du, zenbait unetan norgehiagoka gogortu du jokoa araudiaren mugetaraino eramanez, baina epaileak jokatzen utzi du, partida gehiegi eten gabe”. Eta horrela bizi nintzen, noizbait bizi hobe batera igarotzeko pozkarioa etorriko zitzaidan arte… Esan bezala, goizero kafesne gozo bat.
Ez da harritzekoa, beraz, poztu izana, “Txakur egoitza” kartela ikusi nuenean, -egia esatera Residencia Canina zioen, izan ere poziktibity euskararen normalkuntzarako kanpaina oraindik ez zen iritsi txakur munduaren bazter hartaraino-. Berehala, ideia ona iruditu zitzaidan Tobik han udalekua egitea: berak bere oporrak eta nik nireak. Ederki egongo zara han Tobi! Janaria mundiala, jolastoki zabal-zabala, zuentzako espreski prestaturiko ekintzak: katu harrapaketa, hezur ezkutaketa, lurrinari jarraitzea, kili-kili saioak… Ziur lagun asko egingo dituzuna, Tobi! Ia-ia irudikatzen ahal nituen txakurrak beren hamaketan eguzkia hartzen, betaurreko beltzez eta freskagarri bati lastotxoaz zurrupaka, ahalegin fisikoaren osteko atsedena hartzen. “Etxean bezala egongo zara hemen Tobi!” esan zioten buruan laztan eginez, eta halaxe berretsi nion nik.
Eufemismo madarikatuak! Ez dakit ohartu zareten, baina eufemismo hitza bera da lehen eufemismoa, izan ere, zuk entzuten duzunean “ministroak zera adierazi du era eufemistikoan” ez dirudi hizkuntz-iruzur bat denik, edo egia bat mozorroturik edo desitxuraturik, are gezur bat. Ez. Zuk irudikatzen duzuna da ministro bat, jantzi doterez, hizkuntza erregistro eder baten jabe, hitza dariola.
Aspaldiko partez, nire lehen oporrak izan ziren bakar-bakarrik, Olatzek elkarbizitzaren behin-behineko etenaldia proposatu zidanez geroztik, eta tira, ez dut ukatuko harreman igarokor batzuk egiteko itxaropenean joan nintzenik. (Ausart eta alai jokatu nuen, eta seguru nago horrela jarraituz gero, emaitza onak etorriko direna).
Oporretatik itzuli eta berehala Tobiren bila joan nintzen gure autoan, -Nina Simoneren Ain’t got no/I got life abestiaz iragartzen zuten hura daukat-, eta iragarkian bezain ederki eta lasai nihoan bidean gidatzen, musika ederra entzunez, baso baten erdian zegoen Txakur Egoitzaruntz.
Tobi ikusi nuenean, ze itxura zuen, betilun horrekin… Kaixo Tobi! Zer duzu Tobi? -Oso gustura egon da!-, Non dago uau-uau hori? Non buztan astintze hori? Non aurreko hankak jauzika altxatzea? -Bai gero arte!-.
Autoa martxan jarri nuen, egonezin orokor bat hasi nintzen somatzen, -agian egoera animikoari laguntzeko hartzen ari nintzen pilulen eragin sekundarioa-.
Aste bat pasatu dut horrela. Ea Tobi behintzat bere onera datorren laster. Ez nuke jasango beste elkarbizitzaren behin-behineko etenaldi bat.