Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
galtzaileak gaitunk, baby
Atalak: euskara
Gabriel Aresti (Adur Larrea, Erroa)
-nola erran? gaur ez dinat hizki handirik ikusi nahi.
-hizki? ostia!
-letra nahi badun, letra. galtzaileak gaitun, gabriel aresti, hertzainak, itxaro borda eta alfabetatze kanpainak.
-eta amnistia osoa.
-rh negatibodun regionalista sukalkizale txapeldun harroputzak.
-baskoak? uste diat nahastuko dituala latxak eta assafak1.
dena goraka etorri zitzaidan euskaldunako josu eta gariren kontzertutik etxeratzean. 1984an, langile bat hil eta biharamunean, euskalduna ontziolan jo zuten hertzainek “eutsi gogor” lehendabizikoz, eta, beharbada azken aldiz, euskalduna jauregian, 2019an. kontzertua bukatutakoan jauregiko ziegetan giltzapetutako gure auto gpsdunak hurrengo tarifatik askatzera joan ginenean, har hori izan nuen nire barrunbeak zornatzen. nola gazte bat izarren azpian bibak2 egitera joan eta helduaroan autokarabanan esnatu den, nola gabriel aresti euskaltzaindiaren erdarazko bilera batetik etxeratzean, nola jauregi bat ontziola baten gainean. galtzailea.
josu, hik errana: “bereziki gasteizi zor diogu hertzainak-en izana, konbentzituta bainago taldea tolosan hasi izan balitz ez ginela inora iritsiko. gasteizek egin zuen posible”. azkenean gasteizen ez zegoen “jaungoikoa, lege zaharra ta hb-ri botua” ematen zioten asko. lehen diskoa argitaratu arte ez zineten gasteiztik “euskal mundura” atera. gerora, “euskal musikaren giroaren aurkako zerbait egin eta […] kritikatzen genuen hori bilakatu” zineten eta euskal musikak fagozitatu zintuzten.
90. hamarkadan gauza batzuk aldatu ziren, kamarada. galtzaileen garaipenak. euskal kultura molde jakin eta zurrun batzuetan lotuta egotetik euskaraz edozer egin zitekeela pentsatu eta egitera heldu zen.
baina, gauzak zer diren, 90. hamarkadakoa ere bada gogoratzen dudan korrikaren azken(?) bideoa, non euskaldun zaharrei alfabetatu zitezen dei egiten zitzaien. (okerrena da, gaur egun, orduan ez bezala, badaudela eskarazko hezkuntzatik pasatu diren arnasguneetako3 euskaldun gazteak, batua gustukoa ez dutenak, eta, ondorioz, batu artifizialean egin beharko lituzketen gauzak erdara naturalean egiten dituztenak).
gainera, besteok makurrarazi behar dugu haien eskasiara. saltzen digute zenbait edukiren euskara maila… nola erran, euskañola? dela itoguneetatako4 gazteengan (ere) pentsatzen dutelako… bai zera! inork ez gaitu inoiz hainbeste maitatu. tolosaldeko euskara graziosoa tolosaldeko euskaldunzaharrentzako pentsatuta dago, gaztelaniazko txinparta makulu, edo akuilu. jada, ezin dugu imajinatu euskal herri (zer dun hori, xiberua?) osorako zerbait barregarririk egin daitekeenik. eta errua barakaldon eta lizarran behar bezala euskaldundu ez diren gazteena da, noski. euskaldun zahar gehienek ikusi ahal dute umore inteligentea erdaraz, euskaraz ez dago. beraz, errua: euskara batua. aiiii euzkitze!
ibilaldi batean aldarrikatu genuen ume guztiendako eskola euskaldun publiko bat, besteak beste, kuota ordaindu ezinik ikastoletatik kanpo ez zedin geratu gabriel aresti inoiz gehiago. galdu genuen. aldarrikatu genuen heldu guztiendako alfabetatze eta euskalduntzea doakoa izatea. galdu genuen.
eta gu, besteak beste, itxaro Borda, bego edo karra elejalde euskaraz ulertzeko euskaldundu ginen arloteak, inuzenteak, galtzaileak!
kaka zaharra! bihar gehienez 15 gradu daude emanda gasteizen, banoa sandaliak jantzita kalera, probableagoa da euskal herria libre, tropikala eta euskalduna bilatzea itogune zulo batean batzuen sukaldean baino.
1 israeldar ardi arraza, hemen egileak kalko linguistiko grazioso bat egin nahi izan du.
2 kanpoan lurraren gainean lo egitea.
3 herri bat non euskarak arnasa hartzen duen, normalean mendian egoten da, pinudiak ditu inguruan eta lantegi batzuk haranean. euskaraz hitz egiten dute asko-asko, eta batzuek euskaraz irakurri ere irakurtzen dute. (A! ikus babestu).
4 herri bat non euskara itotzen den, normalean haran eta lautadetan egoten da, parkez eta lantegiz inguratuta. ez dute euskara asko hitz egiten, batzuek euskaraz irakurri ere irakurtzen dute. (A! ikus kutsatu)