Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Ulises 1 Ni 0,15
Atalak: literatur apunteak
Hau duzue zaramagar literaturzale zakur honen zaputzaren putza: Ai Champourcin! Hizkien zurrutean zerraldo, liburutzarra irakutzeari utzi baitzionat ortzegun batez, goizian goizik.
Zer iritziko zeniokete holako idazketa molde bati 2020an? Bada, barkagarria dela soilik maisu/maistra lan bat izatekotan. Gehiago interesatzen zait literaturgintza eta literatur kritikagintzaren irizpideak nola aldatu diren pentsatzea, esaterako, gaur egun Ulises bat idatziko balitz onartu eta aitortuko litzatekeen bere bikaintasuna (edo bestela esanda, nolakoa litzatekeen gaur egungo Ulises bat).
Gauzak honela, XX. mendeko Ulisesekin saiatu beharra zegoen. Literatura maite, eta bera irakurtzen saiatu gabe hilez gero, ez dakit ba. Lehen excusatio eta lotsagarriena: Ulises hain berezia izaki, zilegi bekit, literatur aipu bat egitea liburu bukatu gabe ere.
Lehenik eta behin, Xabier Olarrari -handietan handi- eskertu behar diogu kanon guztietan XX. mendeko ingelesezko nobela onenen artean ageri den hori euskarara ekarri izana. Euskarazko itzulpenak ez dauka aitzakiarik, geroago egiaztatzeko modua eskainiko dizuedanez gero. (Bukaeran).
Baina etsi eta utzi diot.
Xabier Olarrak berak ere aitortu du hitzaurrean bere lagun askok liburuari heldu eta bukatu ezin izan dutela, berak ere ez lehen ahaleginean, zenbaitetan etsi eta gero lortu zuela bukatzea. Eta horrela hainbat eta hainbat literaturzale ez nolanahikoak.
Ulisesen gainean esan izan da bere prosa barne hitza edo barne bakarrizketa dela. Bi prota nagusiek darabilte batez ere, baita bestelakoren batek (tartean azken atal osoa, hain estimatua den Molly Bloomen bakarrizketa). Maiz, paragarafo berean nahasten dira narratzailea eta pertsonaien barne gogoetak. Gaur egun ez da hain arraroa, baina XX. mende hasieran aintzindarietako bat izan zen eta goia jo zuena, nolabait. Batzuetan private jokeak ere egiten ditu: Nork bere buruari eginiko ateraldiak, soilik norberarentzat ulergarriak (eta barregarriak) direnak. Joycek berak lagun bati aitortu zion (ez dakit joke bat zen ala benetan, edo biak) berak irakurleari haren bizitza osoa bere liburuak irakurtzen pasa zezala eskatzen ziola.
Ba, hori behintzat nahikotxo lortu zuen.
Gainera denborak ez du bere alde egiten, izan ere, pertsonaiak oso garai eta toki zehatzetan mugitzen dira, XX. mende hasierako Dublinen. Maiz barne hizketa horretan ageri direnak urrun samar dauzkagu: orduko eta lehenagoko irlandar politikari, kazetari eta artistak, baina baita greziar mitologia, Erroma, Shakespeare, Italia, katolizismoa, protestantismoa… Etengabe. Horrez gain, bere aurreko lanen erreferentziak (Dublindarrak eta Artistaren gaztetako portreta). (Beharbada, lan horiek irakurri eta gero Ulisesi heltzea da egokiena, nahiz eta liburuak berak nahikoak (omen) dituen bere orrialdeak). Barne hizketa horretan, nork bere buruari ez dionez azaldu behar zergatik dakarren edo datorkion holako izen bat, halako ateraldi bat, Joycek ia-ia bera bihurtzera gonbidatzen gaitu, bere buruan guztiz sartzera. Horregatik, nik uste, esan zion lagun hari bera irakurtzeko bizitza osoa behar dela.
Olerki luuuuuuuze batekin ere alderatu izan da. Lehen aipatutako erreferentziez gain, sinbologia oso bat dagoelako hitz askoren artean, Irlandari oiartzun egiten diotenak, edo katolizismoari, edo greziar mitologiari… Gogoan dut gaztetan zeinen etsigarria zen, olerkiak irakurtzen genituenean, buruz ikastea egile baten edo bestearen sinbologia, poesia bera aztertzeko.
Bere alde esan behar da, irakurri dudan puskan, badituela interesgarri eta gozagarri egin zaizkidan alderdiak eta pasarteak: orduko irlandar abertzaletasunari eta kristautasunari eginiko kritikak, gaelikoaren auzia, Bloom jaunaren gosaria, giroaren deskribapena, alkoholismoaren presentzia, pertsonaia desorekatuak… Finean, orduko gizartearen erraiak agerian uztea aho-bilorik gabe.
Horregatik idazten ari zela ere, sekulako ikusmina sortu zen. Batetik, liburuak teknika eta estilo aldetik ekarri zituen berritasunengatik, nobelaren kontzepzioari eman zion astinduagatik eta bere kalitateagatik, baina baita gizartearen lotsariak bistan uzteak ekarri zion zentsuragatik ere. Joycek atalak hari eta honi bidali, eta inork ez zuen bere gain hartu nahi haren argitaratzea. Lehenik, USAn atalka hasi zen agertzen Little Review aldizkarian, baina 8. 9. eta 12. atalak zekartzaten aleak erre zituzten. Azkenean, 1922an Parisen argitaratzea lortu zuten. Britainia Handian, adibidez, 1936an argitaratu zen, eta EEBBetan, osorik, pixkatxo bat lehenago.
Eztabaida handi bat dago Ulises eta bere itzulpenak oharrekin eman edo ez. Denetariko edizioak daude. Ziurrenik, Joycek ez zituzkeen onartuko, baina irakurle honek eskertu ditu Xabier Olarrak emanikoak. Sasoi, toki eta Joyceren barne mundu horretatik zenbat eta urrunago, zailagoa egiten da eta egingo da irakurketa. Nekeza da aurrera egitea hainbeste orrietan barrena nondik zabiltzan igartzen ez duzularik, hainbeste aldiz galtzen duzu hitzen atzean dauden erreferentzia ezkutukoak, ezen, ni bezalako miope batentzat, gaueko izarrei betaurrekorik gabe begiratzea bezalakoa baita.
Gaur etsi dut, baina hor daude Andu Lertxundi eta Edorta Jimenezen kontsolamendu hitzak: Ulises, Ithaka nola, nire (zure) zain han dagoela oraindik ere, guk bidea aurkitu zain. Iruditzen zait Xabier Olarrak argazkian duen irrifartxoa, Ithakara heldu, eta hango gailurra beste hizkuntza batez gehiagoz koloreztatu izanaren poza eta harrotasunarena dela. Dudarik gabe, Gaur Egun eta Teleberriren lehen albistea izatea merezi zuen, harrabots mediatikoz gainezka, beharbada, ez nuen ikusi egun horretan telebista.
Arestian aipatu dut: Lehen argitaratze zentsuratua Little Review aldizkarian izan zela. Haren editore Margaret Andersonek 3. ataleko lehen paragrafoarekin txunditu eta orduan deliberatu omen zen aldizkarian emateko. Hona, beraz, paragrafo hori jatorrizkoan, Xabier Olarraren itzulpenean, José María Valverderen gaztelaniazkoan eta Morel-Larbaud-Gilberten frantsesezkoan:
Ineluctable modality of the visible: at least that if no more, thought through my eyes. Signatures of all things I am here to read, seaspawn and seawrack, the nearing tide, that rusty boot. Snotgreen, bluesilver, rust: coloured signs. Limits of the diaphane. But he adds: in bodies. Then he was aware of them bodies before of them coloured. How? By knocking his sconce against them, sure. Go easy. Bald he was and a millionaire, maestro di color che sanno. Limit of the diaphane in. Why in? Diaphane, adiaphane. If you can put your five fingers through it it is a gate, if not a door. Shut your eyes and see.
Ikusgarriaren modalitate sahietsezina: hori behintzat nire begien bitartez pentsatua. Hor diren gauza guztien signaturak irakurtzeko nagok hemen, itsas arrabak, itsas belarrak, hurbiltzen ari den itsas gora, bota herdoildu hori. Muki-berdea, zilar-urdina, herdoil-kolorea: zeinu koloredunak. Diafanotasunaren mugak. Baina gehitzen dik: gorputzetan. Beraz, jabetua zuan gorputz horien izateaz, are koloredun zirela jabetu aurretik. Nola? Haiekin kankarrekoa, ziur. Lasai ibili. Burusoila zuan, eta miloiduna, maestro di color che sanno. Diafanoaren mugen barruan. Zergatik barruan? Diafanoa, adiafanoa. Bost behatzak alderen beste pasatu ahal badituk, langa duk; bestela, atea. Itxi begiak eta ikus.
Ineluctable modalidad de lo visible: por lo menos eso, si no más, pensado através de mis ojos. Las signaturas de todas las cosas estoy aquí para leer; huevas y fucos marinos, la marea que se acerca, esa bota herrumbrosa.Verdemoco, platazul, herrumbre: signos coloreados. Límites de lo diáfano. Pero añade él: en los cuerpos. Entonces, se daba cuenta de ellos, de los cuerpos, antes que de ellos coloreados. ¿Cómo? Golpeando contra ellos la mollera, claro. Despacito. Calvo era y millonario, maestro di color che sanno. Límite de lo diáfano en. ¿Por qué en? Diáfano, adiáfano. Si se pueden meterlos cinco dedos a través suyo, es una verja; si no, una puerta. Cierra los ojos y ve.
Inéluctable modalité du visible: tout au moins cela, sinon plus, qui est pensé à travers mes yeux. Signatures de tout ce que je suis appelé à lire ici, frai et varech qu’apporte la vague, la marée qui monte, ce soulier rouilleux. Vert-pituite, bleu-argent, rouille: signes colorés. Limites du diaphane. Mais il ajoute: dans les corps. Donc il les connaissait corps avant de les connaître colorés. Comment? En cognant sa caboche contre, parbleu. Doucement. Il était chauve et millionnaire, maestro di color che sanno. Limite du diaphane dans. Pourquoi dans? Diaphane, adiaphane. Si on peut passer ses cinq doigts à travers, c’est une grille, sinon, une porte. Fermons les yeux pour voir.