Ager Vasconum
Regino Ayesa oroimenean. Hondarrak idatzi eta argitaratu izanak ekarri didan gauzarik ederrena irakurleekin egindako harremana izan da. Batzuk lagunak (baina lagunak lagunak dira), beste batzuk ezagunak (hemen ere ez dakizu), eta ezagutzen ez nituenak ere, nigana zertan etorri ez zutenak, irakurle talderen batean, sare sozialen bidez edo kalean hondar ale hau edo hura aipatu didatenak. Izan dira irakurle porrokatuak, baina baita euskara ikasi, eta kostata liburua irakurtzeari ekin...
Read MoreKixote, moriskoak eta euskaldunak (II)
Sortatxo honen lehen atalean nioen: “Zeinen ederra lizatekeen Espainia Cervantes eta Kixote hainbeste goratu beharrean, kixoteskoagoa balitz”. Espaniaren kultur eraikuntza eta inperialismoaren zerbitzurako hainbeste aldiz erabili dute Cervantes lumaz zein ahoz, gaztelaniaren aberastasunera eta “kixotesko” adjektiboaren ero adierara murriztuz, ezen, nire ustez, Cervantesi traizio egiten baitzaio, bestelako interes batzuen alde. Mor(isk)oek, euskaldunek eta Kixote bera...
Read MoreSi no sabes euskera, aprende!
Rosa Martínezen euskara mailagatik sortu den polemika dela eta, gogoratu naiz duela ia hogei urte Gasteizko hainbat lagun holako pegatinak itsasten ibiltzen ginela parranda gauetan. Pegatinak, gainera, bazuen hatz erakuslea ikusleari zuzendurik. Artean, Unidad Alavesak euskera voluntario kanpainak bazuen oihartzuna Gasteizen. Gaur egun ez nuke holako pegatinarik jarriko. Eta arrazoia ez da Unidad Alavesarenak egin zuenik: Gasteizko jende gehienarentzat pegatina hori, bere hutsean, ez zen oso...
Read Moregaltzaileak gaitunk, baby
-nola erran? gaur ez dinat hizki handirik ikusi nahi. -hizki? ostia! -letra nahi badun, letra. galtzaileak gaitun, gabriel aresti, hertzainak, itxaro borda eta alfabetatze kanpainak. -eta amnistia osoa. -rh negatibodun regionalista sukalkizale txapeldun harroputzak. -baskoak? uste diat nahastuko dituala latxak eta assafak1. dena goraka etorri zitzaidan euskaldunako josu eta gariren kontzertutik etxeratzean. 1984an, langile bat hil eta biharamunean, euskalduna ontziolan jo zuten...
Read MoreArabatik Iparraldera esku dago gure
Hau giza-katearen biharamunean idaztea ere. Ze festarako-euri naizen. Beharbada ez da egun hoberik. Ez nintzen atzo eskutik helduta ibili, ezta duela 4 urtekoan ere. Bai atzokoa, bai duela 4 urtekoa, Gipuzkoako Eskola Txikien aldeko festarekin batera tokatu zen, eta gu han izan ginen. Aitortu behar dut herri-eraikuntzari lotzen zaion beste jaialdi batean parte hartu ahal izanak lasaitu izan nauela. Ados nago Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela, eta hor lanean ari diren pertsonei ezer...
Read More#M25KoloreBizia
Stop racial segregation oihukatu ahal dute Ipar Karolinako eskoletan, edo Brusela, Paris, London, Sofia, Madril, Girona, Basauri, Atarrabia, Arrasate, Baiona eta Gasteizkoetan. Gure hiriko kasuan guraso etorkinak dituzten umeen %83,1 sare publikoan ari da ikasten, bai eta, baliabide ekonomiko gutxiago duten familia gehienak ere. Badira gaur egun zenbait eskola umeen %100 familia etorkinen umeak dituztenak, eta beste hainbatek bide bera hartu dute. Gasteiz #Whitecapital ez da soilik neguko...
Read MoreHori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi
Ez dut gogoan esaldi hori neuk bota izana, baina maiz entzun dut eta buruaz igorleari arrazoia emango nion batzuetan seguruena. Zenbat denbora eta euskara-ikasle potentzial galdu dugu euskaldunok era horretako esaldietan? Eta esaldi horren ifrentzuan zeinen gutxitan aldarrikatu dugun —benetan nahi bagenuen erdaldu horrek euskara ikasi zezan— berarentzat euskalduntzea debalde izatea, adibidez. Euskaldunok hain gara guayak, ezen uste baitugu munduko gauzarik normalena dela gure herri (jarri...
Read MoreEuskara Gasteizko gauza elitista eta xenofobo hori
Ez, titulua ez da irakurtzeko amu probokatzaile bat. Administrazioak eta euskaldun asko euskararen status elitista eta xenofobo samar bat onartu eta zabaltzen ari garela uste osoa dut, bi adibide emango ditut horretarako, eta eskatuko dizuet gure euskal hizkuntza eta kulturaren ukazio hori pairatzen dutenen larruan jartzea. Duela 3 astetik gure amama zaintzen hasi da Brasiletik etorri berri den emakume bat. Familia osoa etorri da, senarra eta bi seme-alaba. Aurrez beste senide bat zuten...
Read MoreArnaldo Otegiren azentua
Belodromoko ekitaldi mesianikoaren bezperan, gogoan dut Arnaldok “El atxikimendu! Que no me sale en castellano!” belodromoan esan zuenekoa, eta belodromotar gehienak barrez gustura. Baina orduan entzun nion nik lehen aldiz euskara puruaren zaindari horietako bati “Bai, hori ez zaio gaztelaniaz atera, eta denak barrez, baina niri Otegiren euskarazko azentua erderaren kalko hutsa iruditzen zait, eta joskera, eta…”. Neu ere lehen kolpean horretaz hausnartzen geratu...
Read MoreThe walking belarrimotz
Ez dakit noiz hasiko zen dena, batzuek diote mendeak daramatzagula horrela. Hozkariz inguratuta. Guk badugu babesgune on bat, eta han gaudenean lasai mintzatzen gara, barre egiten dugu, jolasten dugu… Baina badakigu ezin dugula zirrikiturik zaindu gabe utzi, hozkariak edozein unetan ager daitezkeela: txirrina joaz, atearen bestaldean gu noiz atera zain, edo telofonoa jotzen digute bat-batean, telebista ere ezin dugu piztu hozkariak agertu gabe. Etsigarria da. Kalera goazanean, -ezinbestekoa...
Read More
Iruzkin berriak