Ager Vasconum
Regino Ayesa oroimenean. Hondarrak idatzi eta argitaratu izanak ekarri didan gauzarik ederrena irakurleekin egindako harremana izan da. Batzuk lagunak (baina lagunak lagunak dira), beste batzuk ezagunak (hemen ere ez dakizu), eta ezagutzen ez nituenak ere, nigana zertan etorri ez zutenak, irakurle talderen batean, sare sozialen bidez edo kalean hondar ale hau edo hura aipatu didatenak. Izan dira irakurle porrokatuak, baina baita euskara ikasi, eta kostata liburua irakurtzeari ekin...
Read MoreUlises 1 Ni 0,15
Hau duzue zaramagar literaturzale zakur honen zaputzaren putza: Ai Champourcin! Hizkien zurrutean zerraldo, liburutzarra irakutzeari utzi baitzionat ortzegun batez, goizian goizik. Zer iritziko zeniokete holako idazketa molde bati 2020an? Bada, barkagarria dela soilik maisu/maistra lan bat izatekotan. Gehiago interesatzen zait literaturgintza eta literatur kritikagintzaren irizpideak nola aldatu diren pentsatzea, esaterako, gaur egun Ulises bat idatziko balitz onartu eta aitortuko litzatekeen...
Read MoreKixote, literaturgintza eta kritikagintza (III)
Hirugarren eta azken. Aurreko bi postak Kixoteren mamiari loturik joan dira, batean emakumeen eta bestean euskaldun eta batez ere moriskoen trataeraren inguruan. Azken honetan, berriz, literatur-langintzari helduko diot. 2016ko udan, Iñigo Astizek berrian idatzi zituen kronika zoragarri batzuk, Mantxara egin zuen bidaiarenak, nik, honakoan, haren azken kronikari segida eman eta Kixoteren fikzioa eta errealitatearen arteko zenbait jolasetara jolastu nahi dut. Astizek gogorarazten zigun dagoen...
Read MoreKixote, moriskoak eta euskaldunak (II)
Sortatxo honen lehen atalean nioen: “Zeinen ederra lizatekeen Espainia Cervantes eta Kixote hainbeste goratu beharrean, kixoteskoagoa balitz”. Espaniaren kultur eraikuntza eta inperialismoaren zerbitzurako hainbeste aldiz erabili dute Cervantes lumaz zein ahoz, gaztelaniaren aberastasunera eta “kixotesko” adjektiboaren ero adierara murriztuz, ezen, nire ustez, Cervantesi traizio egiten baitzaio, bestelako interes batzuen alde. Mor(isk)oek, euskaldunek eta Kixote bera...
Read MoreKixote, emakumea(k), genero nahasmendua eta maitasun erromantikoa (I)
Aurreko udan lehen liburua, eta etxealdian bigarrena, hona Kixote berriki irakurri izanak sortu dizkidan hainbat gogoeta. Excusatio batekin hasiko naiz: ez naiz ez literatur kritikari ez aditu, are gutxiago XVI-XVII. mendeko literaturan. Beraz, ez dakit noraino diren aintzindari edo apurtzaile Kixoten aurkitu eta harritu nauten artikulu hauetako zenbait gauza. Izan ere, Kixoterekin gehien azpimarratu dute, batetik, bere gaztelania aberatsa (23.000 hitz ezberdin, diotenez) (eta atal honetan...
Read MoreKristo fusilarekin
Ryszard Kapuściński (Itzultzailea Amaia Apalauza). Katakrak argitalexea. Hala Bediko A Desalambrar irratsaiorako kolaborazioa. Ryszard Kapuściński-ren 1960-70 hamarkadetako artikulu bilduma ederra da. Euskarazko itzulpenak ederki korritzen du. Jatorrizkoa polonieraz da, eta Amaia Apalauzak gaztelaniazko itzulpena oinarri hartu badu ere, euskaraz dakien Sonia Kolakzec poloniarraren laguntza baliatu du. Katakraken oharrak eta Ane Irazabalen hitzaurreak piztutako jakin-mina ederki asetu...
Read MoreAmetsaren kondaira
Ekaitz Samaniegori. Hau da istorio bat, edozein gizakiri, bere bizitzaren -edo guztion existentziaren- misterioaren gaineko galdera barrena jaten dionean, ezer azaltzeko ez, baina agian bizitzaz harritzeko balio liezaiokeena. Hamaika antzeko istoriok egin lezaketen moduan. Ez naiz flamenkoan aditua, ezta Camarón edo Lorca-n ere. Hainbat kasualitatek ekarri naute hitz hauetara, hori da dena, bizitza bera azkenean hainbat kasualitateren batuketa, maiz ausazkoa, den heinean. Niri Camaronek...
Read Morelabezomorroak I
labezomorroak holakoak gara, arduratzen gaituzte eguneroko papurrek, berotzen gaituen gas-galdarak, eramaten gaituen autoak, gure aisialdiko gauzek, telebistak, chi kung-ak, facebook-ak… aitortzea politikoki zuzena ez bada ere, telebistako programazioak edo bizioen apalategiak gehiago arduratzen gaituzte ondoko zomorro bat zapata azpian zapaldua izateak baino, batzutan asaldatzen gara, zapaldutako zomorroaren gertutasunaren arabera. joan ziren “munduko labezomorroak batu...
Read Morebolalumak
gauza jakina da bolalumek -txiskeroak, giltzak edo linternen antzera- askoz luzeago eta egonkarrago irauten dutela beren lekuan, idazten -edo pizten, irekitzen ala argitzen- ez dutenean. beti beren potean, beren tiraderan, edo beren armairu zokoan. adibidez, idazten ez duen bolaluma. bera beti dago pote berean. esan liteke bere potea dela ia, pote horretaz jabetu dela. zenbat aldiz frogatu behar digu ez duela idazten? badakigu hutsaren hurrengo probalitatea dugula, baina behin, bitan, hirutan...
Read MoreCarverren etxean
atea itxi orduko, giltzak etxe barruan ahaztu zitzaizkidala ohartu nintzen, ohartu nintekeen segundu bi lehenago, baina ez! kaka! gero zirimiria somatu nuen, eta euritakoa ere barruan neukala ohartu nintzen, hortxe! ate madarikatuaren bestealdentxe! kaka zaharra! alperrik zela banekien baina, atea bultzatzen saiatu nintzen, ez ba! eta ondoren alper-alperrik leiho guztiak, banan-banan, eta denak itxita zeudela egiaztatu nuen. leihorik leiho atzeko ateraino heldu nintzen, auskalo ezustean...
Read More
Iruzkin berriak