Paradisutik
Hasiera » literatur apunteak
Abe27 0

zergatik hil duzu?

Posted in literatur apunteak

eta ez nekien, zer esan behar nuen ba? taldekoa nintzen eta ez nuen alternatibarik, zer pentsatu behar zuten lagunek bestela? ez genuen asko hausnartzen ondo ala gaizki zegoen egiten genuena, egiten genuen eta kitto. egun hartan, ordea, zerbait aldatu zen nigan, hilketa hura ez nuen besteak bezala asimilatu, eta zure galdera zergatik hil duzu? hor geratu zait, geroztik, nire sabelean jiraka, noizean behin burura etorri eta nire odola irabiatuz. oraindik hor darrai. euliekin hasi ginenean, egia...

Read More
Abe03 0

Txakur egoitza

Posted in literatur apunteak

Mundu alai hartan bizi nintzenean, nik ez nuen eufemismoen berri, eufemismo hitza bera ezezaguna zitzaidan, normalean pertsona arruntentzat “Higgs bosoia”, “plusvalia” edo “cronopio”-ak diren gisa berean. Baina hor zeuden eufemismoak, hizkuntzaren aldaera jator horiek, eta nire bizitza gozatzen zuten kafe garratza azukre koxkorrak nola. Gerrak, bakea eta askatasunaren aldeko operazio kirurgiko antzeko batzuek ordezkaturik, desagertu ziren, txarrenera albo-kalteren bat edo beste...

Read More
Urr10 0

esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen

Posted in literatur apunteak

esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen, egunkarietan, irratietako albistegietan, tabernetan, sare sozialetan, eta batik bat ETBko tertulietan: esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen.   munduan zerbait gertatzen ari zen, mugitzen, eraldatzen, eta gu orduan, eskoziar bihurtu ginen, eta katalanak vasquitis-etik osatu ziren, eta gu catalanitis-ak harrapatu gintuen, amesgaiztoa zirudien, baina ez: esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen.   munduan zerbait...

Read More
Ira22 0

teleskopio eta mikroskopioen artean… nonbait gu

Posted in literatur apunteak

“izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai” Xabier Lete Hartu teleskopio bat, Kanaria irletan omen dago bat handi-handia, bestela supermerkatukoaz moldatu. Gure Lur planeta hondar ale ñimiño bat balitz, Eguzkia, gure izarra, futbol baloi bat litzateke, eta Eguzki sistema, berriz, hondar ale bat Esne Bidea-n, gure galaxian, eta gure galaxia, berriz, hondar ale bat galaxiaz eta zulo beltzez osaturiko unibertsoan. Badirudi ezin izango dela unibertsoko azken...

Read More
Eka23 0

desautomatizazioa

Posted in literatur apunteak

Era automatikoan ikusten dut bi begiez, etxeko egongela, telebista itzalia, leihoko geranioak loretan, familiako argazkiak… etzanda nago mugitzen dut atzamar bat, era automatikoan sofaren gainazalaren ehundurari antzematen diot, arnasa sakon hartzen dut, airearen usaina hauteman, era automatikoan, ekaitza eman dute arratsalderako, zerua estali du, ekaitzaren aurreko usaina dago bai. ahalegin berezirik gabe entzuten ditut umeak jolasean, barrez, korrika. dena era automatikoan ia. orain,...

Read More
Mai26 0

The walking belarrimotz

Posted in euskara, literatur apunteak

Ez dakit noiz hasiko zen dena, batzuek diote mendeak daramatzagula horrela. Hozkariz inguratuta. Guk badugu babesgune on bat, eta han gaudenean lasai mintzatzen gara, barre egiten dugu, jolasten dugu… Baina badakigu ezin dugula zirrikiturik zaindu gabe utzi, hozkariak edozein unetan ager daitezkeela: txirrina joaz, atearen bestaldean gu noiz atera zain, edo telofonoa jotzen digute bat-batean, telebista ere ezin dugu piztu hozkariak agertu gabe. Etsigarria da. Kalera goazanean, -ezinbestekoa...

Read More
Urt13 0

Turtunbera

Posted in literatur apunteak

Turtunberako iturrira jaisteko ordu erdi behar izaten zen zaldiz, mandoz zein astoz, gero bi tina bete, eta ordu erdiko bidea gora ostera ere.   Gure amamak, eta bere aurreko 80 amamek, inoiz ez zuen Turtunberako iturria agorturik ezagutu, etengabe euri ura lurretik iragazi, eta garbi, garden, limurtzaile, bizi emaile, Turtunberako ura jarioan. Maritxuri, mando gainean herritik ateratzean, Bartolok galdetuko zion: “Nora zoaz eder galant hori?” Eta Maritxuk erantzungo zion: “Iturrira...

Read More
2 - 2«Aurrekoa12

Ruben Sanchez Bakaikoa

Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".

Azken bidalketak

  • Ager Vasconum
  • Ulises 1 Ni 0,15
  • Covid ostia hau
  • Kixote, literaturgintza eta kritikagintza (III)
  • Kixote, moriskoak eta euskaldunak (II)

Iruzkin berriak

  • ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
  • Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
  • Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
  • rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
  • rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urria
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • aktibismoa
  • arrazakeria
  • bertsolaritza
  • euskara
  • herri mugimenduak
  • literatur apunteak
  • Sailkatugabeak
  • zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA