Hasiera »
Ruben Sanchezen bloga - Paradisutik
Ruben Sanchez Bakaikoa
Ruben Sánchez Bakaikoa naiz, alde egiten ausartu ez zen arlotea. "Ez itzuli! Ez gurekin gogoratu gehiago! Ez idatzi! Ez hots egin! [...] Egiten duzun edozein gauza, maita ezazu, Paradisuko kabina maite zenuen bezala".
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- ni(e)k Covid ostia hau bidalketan
- Si no sabes euskera, aprende! • ZUZEU(e)k Si no sabes euskera, aprende! bidalketan
- Hori bizitza guztia hemen eta ez du euskara ikasi | Paradisutik(e)k The walking belarrimotz bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
- rsanchez(e)k Arnaldo Otegiren azentua bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Carverren etxean
2015-02-04 // literatur apunteak // Iruzkinik ez
Raymond Carver memorial
atea itxi orduko, giltzak etxe barruan ahaztu zitzaizkidala ohartu nintzen,
ohartu nintekeen segundu bi lehenago, baina ez! kaka!
gero zirimiria somatu nuen, eta euritakoa ere barruan neukala ohartu nintzen,
hortxe! ate madarikatuaren bestealdentxe!
kaka zaharra! (gehiago…)
zergatik hil duzu?
2014-12-27 // literatur apunteak // Iruzkinik ez
eta ez nekien, zer esan behar nuen ba? taldekoa nintzen eta ez nuen alternatibarik, zer pentsatu behar zuten lagunek bestela? ez genuen asko hausnartzen ondo ala gaizki zegoen egiten genuena, egiten genuen eta kitto. egun hartan, ordea, zerbait aldatu zen nigan, hilketa hura ez nuen besteak bezala asimilatu, eta zure galdera zergatik hil duzu? hor geratu zait, geroztik, nire sabelean jiraka, noizean behin burura etorri eta nire odola irabiatuz. oraindik hor darrai. (gehiago…)
Txakur egoitza
2014-12-03 // literatur apunteak // Iruzkinik ez
Mundu alai hartan bizi nintzenean, nik ez nuen eufemismoen berri, eufemismo hitza bera ezezaguna zitzaidan, normalean pertsona arruntentzat “Higgs bosoia”, “plusvalia” edo “cronopio”-ak diren gisa berean. Baina hor zeuden eufemismoak, hizkuntzaren aldaera jator horiek, eta nire bizitza gozatzen zuten kafe garratza azukre koxkorrak nola.
Gerrak, bakea eta askatasunaren aldeko operazio kirurgiko antzeko batzuek ordezkaturik, desagertu ziren, txarrenera albo-kalteren bat edo beste utziz. Ekonomian, desazelerazio bolada baten ondoren, baldintza onugarrizko kreditu bat lortu zuten gure ordezkari politikoek, eta geroztik egoera ekonomikoa beti ondo zihoan, gorako zein beherako hazkundean, -egokitzapenen bat behar bazen, sistema tributarioan berrikuntzaren bat asmatzen zuten-. Gainera garai bateko iruzurgile ekonomikoak bergizarteratu ziren aitortu gabeko aktibo eta errenten erregularizazio prozesu baten bidez. Astelehen goizetan nire glorioso (loriatsu?) maitearen kronikak irakurtzen ekiten nion asteari: “etxeko taldeak oso partida fisikoa jokatu du, zenbait unetan norgehiagoka gogortu du jokoa araudiaren mugetaraino eramanez, baina epaileak jokatzen utzi du, partida gehiegi eten gabe”. Eta horrela bizi nintzen, noizbait bizi hobe batera igarotzeko pozkarioa etorriko zitzaidan arte… Esan bezala, goizero kafesne gozo bat. (gehiago…)
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen
2014-10-10 // literatur apunteak // Iruzkinik ez
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen,
egunkarietan, irratietako albistegietan, tabernetan,
sare sozialetan, eta batik bat ETBko tertulietan:
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen.
munduan zerbait gertatzen ari zen,
mugitzen, eraldatzen,
eta gu orduan,
eskoziar bihurtu ginen,
eta katalanak vasquitis-etik osatu ziren,
eta gu catalanitis-ak harrapatu gintuen,
amesgaiztoa zirudien, baina ez:
esnatu nintzenean prozesuak han jarraitzen zuen. (gehiago…)
teleskopio eta mikroskopioen artean… nonbait gu
2014-09-22 // literatur apunteak // Iruzkinik ez
“izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai” Xabier Lete
Hartu teleskopio bat,
Kanaria irletan omen dago bat handi-handia,
bestela supermerkatukoaz moldatu.
Gure Lur planeta hondar ale ñimiño bat balitz,
Eguzkia, gure izarra, futbol baloi bat litzateke,
eta Eguzki sistema, berriz, hondar ale bat
Esne Bidea-n, gure galaxian,
eta gure galaxia, berriz, hondar ale bat
galaxiaz eta zulo beltzez osaturiko
unibertsoan.
Badirudi ezin izango dela
unibertsoko azken muturrari
begiratzeko teleskopiorik
inoiz eraiki.
Unibertsoa zabaltzen dabil,
eta zabaltzen ari delarik,
zer da unibertsoa ez dena,
alegia,
ezerez are zabalago hori? (gehiago…)
Gero arte Palestina!
2014-08-08 // bertsolaritza // Iruzkinik ez
Argia aldizkarirako jarritako bertsoak.
Egunotan, halakoren batean, Israelek utziko dio Gazan bonbak botatzeari (jakina, espero dezagun lehenbailehen izatea).
Orduan, mendebaldeko zibilizaziotik, “gero arte” isil bat botako diogu Palestinari.
Gero arte Palestina!
Doinua: Juana Bixenta Olabe
Bihotz-begiak gor iltzatuta,
telebistak automatizatuta:
hiru militar ta bi hegazkin,
hurrena errautsak ta lau gorpuzkin…
Mandoa hartu,
sentipen dosia baloratu,
noiz piztu eta noiz amatatu. (gehiago…)
Noarekin izandako bileraren “akta”
2014-07-18 // herri mugimenduak // Iruzkinik ez
“Akta” egokia ez den arren, izan ere, bilera informala izan zen, eta inor ez zuen aktarik jaso. Bilana, nahi baduzue. Artikuluaren bukaeran Gasteizko protestaren bideoa eta Noaren hitzak jazzaldiko kontzertuan.
Gasteizko Euskal Herria-Palestina saretik euskal jendarteari:
Euskal Herria Palestina Sareko 4 kide bildu ginen ostegunean Noa kantaria eta Gil bere taldeko musikariarekin ia bi orduz. Bilera adeitsu joan zen.
Noa eta Gil beren jarrera eta ibilbidearen gainean luze eta zabal jardun zitzaizkigun: beren bakearen aldeko konpromisoaz, beren jarrera politikoez, bai eta beren jarrerak defenditzeagatik Israelen bertan ultraeskuindarren aldetik pairatu behar izan dituzten eta pairatzen dituzten eraso eta bazterketaz, -geuk ez ditugunak ez zalantzan jartzen eta ez gutxiesten-. (gehiago…)
Noa, ni hurrena ez noa
2014-07-17 // herri mugimenduak // 10 iruzkin
Atzoko arratsaldea eskizofreniko samarra izan nuen. Sekulako beroaz bi ordu t’erdiko elkarretaratze eta manifestazioa egin genuen Gasteizen Andra Mari Zuriko plazan hasi eta Mendizorrotzaraino: joaldunak buru (hauek bai merezi dute paradisu freskoren bat), eta Marotoren begiko alfer asko bat eginda: ohiko euskaldun solidarioak eta ohiko arabiar solidarioak.
Mendizorrotzan Noa abeslari israeldarraren kontzertua zela eta, ordu eta erdiz egon ginen aldarriak kantatzen, ertzain beltz, udaltzain eta itxura txakurtarriago zuten gizon trajedun batzuk “lagun”.
Noarekin izan den gutun trukaketaren ondoren, Euskal Herria Palestina sareak ekimen hori deitzea eta Noarekin bilera egitea erabaki zuen.
Barruko giroa, berriz, guztiz bestelakoa izan zen: jazzaldiko ohiko publikoa eta Noa artista eta protagonista mikroa lagun; gehien-gehienak limurtu zituen bere hitzez. Pentsatzen dut barruko kontzertura joan ziren gehienentzat, kanpoan ginenak txakur zaunkari gisa ikusiak izango ginela, eta Noaren hitzak entzun eta gero areago. (gehiago…)
desautomatizazioa
2014-06-23 // literatur apunteak // Iruzkinik ez
Era automatikoan
ikusten dut bi begiez,
etxeko egongela, telebista itzalia,
leihoko geranioak loretan, familiako argazkiak…
etzanda nago
mugitzen dut atzamar bat,
era automatikoan
sofaren gainazalaren ehundurari antzematen diot,
arnasa sakon hartzen dut,
airearen usaina hauteman,
era automatikoan,
ekaitza eman dute arratsalderako,
zerua estali du,
ekaitzaren aurreko usaina dago bai.
ahalegin berezirik gabe entzuten ditut umeak
jolasean, barrez, korrika.
dena era automatikoan ia.
orain, hemen. (gehiago…)
The walking belarrimotz
2014-05-26 // euskara, literatur apunteak // Iruzkinik ez
Ez dakit noiz hasiko zen dena, batzuek diote mendeak daramatzagula horrela. Hozkariz inguratuta. Guk badugu babesgune on bat, eta han gaudenean lasai mintzatzen gara, barre egiten dugu, jolasten dugu… Baina badakigu ezin dugula zirrikiturik zaindu gabe utzi, hozkariak edozein unetan ager daitezkeela: txirrina joaz, atearen bestaldean gu noiz atera zain, edo telofonoa jotzen digute bat-batean, telebista ere ezin dugu piztu hozkariak agertu gabe. Etsigarria da.
Kalera goazanean, -ezinbestekoa denean soilik ateratzen gara-, hozkariz mozorrotzen gara, belarriak ileekin estaltzen ditugu eta biserak janzten, baina amatxok lortu zituen kamisetak janzten ditugu azpitik (“tz”, “tx”, “edo “k” bezalako hizkiz beterik daude, gulako bat agertzen bada, elkar idetifikatu ahal izateko). Hozkari bat inguratzen denean, bere zaratak imitatzen saiatzen gara, baina onena da ahalik eta gutxiena hitz egitea, ez nabarmentzeko. (gehiago…)