Orígenes secretos
Film honen originaltasuna baloratu beharko banu, zerotik hamarrera uste dut minus bi edo emanen niokeela: dena bertze nonbaitetik ebatsia baita, den-dena bertze norbaiti hartua baita. Ez gaitezen tronpa, halere, egilea ez dabil inor engainatu nahian; bere erreferentziak harro erakusten ditu, gustura egiten ditu omenaldiak ikusleak ezagutuko dituelakoan. Izan ere, osagai guziak handik eta hemendik hartu izana filmaren izaeraren funtsezko parte da, horrexek osatzen du, hein handi batean, pelikula...
Read MoreThe Stuff
Lehen begiratuan, Larry Cohenek 1985ean zuzendutako The Stuff B serieko film txarra bertzerik ez da: gidoiak hutsuneak ditu nonahi, efektu bereziak merke samarrak dira, aktore gehienen lana aski irri-emangarria da. Bertute horiek guziak aitortuta, bigarren begiratuan, The Stuff kapitalismoaren menpeko elikadura industriari buruzko satira da, bidenabarkoan militarrei ere kolpe batzuk ematen dizkiena. Konspirazioak ere sartzen dira tartean; beraz, nahiko film egokia da 2020an...
Read MoreSplinter
Beharbada interesgarria litzateke, tarteka balitz ere, bere garaian arrakasta handirik izan ez eta geroztik aski atzenduak gelditu diren filmak blog honetara ekartzea. Nire buruarekin bilera egin ondotik, ideia ona dela erabaki dugu, eta orobat pentsatu dugu Toby Wilkins-en Splinter (2008) film egokia izan daitekeela hasmenta aditz hipotetiko hori orainaldira ekartzeko. Protagonista, azken buruan, gaurkotasun handiko pertsonaia bat da: birus bat, jendearengan sartu eta zonbi bihurtzen...
Read MoreEl Hoyo (Donostiako Beldur Astearen gaineko oharrak)
Larunbatean, urriak 26, hasi zen aurtengo Donostiako Beldur Astea. Edo, hobeki erranda, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, larunbatean beldur guti pasatu baitzuten Antzoki Zaharrean bildutakoek. Sitgesetik sari bat zekarrela eman zion hasiera El Hoyo (Zuloa) filmak asteari. Vincenzo Natali-ren Cube (Kuboa, 1997) aipatu didate han-hemenka Galder Gaztelu-Urrutiak zuzendu eta Donostiara ekarri duen filmaren eragin nagusi gisa. Formari dagokionez hala bada ere, edukiaz den bezainbatean...
Read MoreHeavy metalari buruzko bi film eta hiru dokumental (II): Lords of Chaos
Metalhead filmaren akaberan, hiru gazte ailegatu dira Oslotik Herari bisita egitera, honek igorri zien demoak erakarrita. Batek egin du aurkezpena: “Øystein dut izena, eta hauek dira Yngve eta Pal Ole”. Beren disketxea dute Oslon, ttikia baina arras cool-a omen dena. Musika talde bat ere osatu dute, baina haren izenik ez dute aipatu. Zaleak, halere, aise ezagutuko du omenaldia: Øysteinek Øystein Aarseth –Euronymous goitizenez– Mayhem taldearen sortzaileari egiten dio...
Read MoreSt. Agatha
Ez dakit zenbat orrialde dituen The Nun (Corin Hardy, 2018) filmaren gidoiak, baina susmoa dut lehen zirriborroa lerro batekoa izan zela, honelako zer edo zer: “Gauza beldurgarriak gertatzen dira monasterio batean [Oharra: ideia hori pixka bat garatu behar da]”. Susmoa dut orobat St. Agatha filmaren gidoiaren lehen ideia ere antzekoa izan zela: “Gauza sadikoak gertatzen dira moja etxe batean [Oharra: ideia hori pixka bat garatu behar da]”. Nolanahi ere, kontua gauza...
Read MoreMidsommar
Batzuetan, beldurrezko filmak zenbait euskal txiolari eta zutabegile bezalakoak izaten dira: zerbait espero duzularik –zerbait ona, erran nahi baita–, penagarriki dezepzionatzen zaituzte; deus ere espero ez baduzu, berriz, noizbehinka sorpresaren bat hartzen duzu –gauzak argi uzte aldera: zenbait euskal txiolari eta zutabegilerekiko konparazioa puntu eta komaren aitzineko atalari dagokio soilik–. Egia aitortzeko, esaldia ez da sobera bidezkoa; alde batetik, Midsommar ez da beldurrezko...
Read More31
Infernuan, krispetak guziei gustatzen zaizkie. Horrela akitzen du bere diskurtsoa Doom-headek, 31ko gaiztoetan gaiztoenak, filmaren hasmentan. Beraz, pentsatu behar genuke pop kulturaren gaineko hausnarketaren bat eskaintzen duen film bat ikusteko zorian gaudela. Eta bai, horrelako zerbait bada, zeren Rob Zombieren pelikula honetan zera ikusiko baitugu, zenbait aberaskumeren plazererako, ero psikopata sadiko batzuk amorru nihilistaz bortz lagun nola masakratzen dituzten. Reality show bat,...
Read MoreBone Tomahawk
Gaur egun badira gutienez western klasiko bat egiteko bi manera. Lehendabizikoa da, bada, horixe, western klasiko bat egitea; are gehiago, sobera ez nekatzeko, western klasiko baten remakea egitea. Aktoreak gaizki hautatzen baditugu –eta Ethan idorreriak-jota-dagoenaren-aurpegia-da-nire-erregistro-bakarra Hawke hautatzea beti, tira, kasik beti, da aukera txarra–, emaitza Antoine Fuquaren The magnificent seven (2016) izanen da: zuzentasun politikoak ezin zuritu duen film aspergarria eta...
Read MoreDeathgasm
Películas de culto liburu gomendagarrian, Mauricio Bach-ek dio, Quentin Tarantino aipatuz –buruz ari naiz; beraz, sarrera hau guzia asmazio bat izan liteke trankil aski, burmuinaren trikimailu bat–, gu aho bete hortze uzteko gaitasuna dela kultuko filmek izaten duten ezaugarri nagusietarik: uneren batean gure artean baina zer demontre ari naiz ikusten erratera behartzen gaituztela, alegia. Ez dakit Jason Lei Howden-ek zuzenduriko Deathgasm kultuko film bilakatuko ote den, baina, zer nahi...
Read More
Iruzkin berriak