Artikulu zoragarria, itzela. Eta bertsoak bezala antolatuta. Azken
esaldian errematea. Hona ekarri beharrekoa: «hizkuntzaren
irakaskuntzak, ororen gainetik, hitzaren poza eta lilura transmititu behar
ditu».
Esaldi horrek
portfolio honetan zeharka baino ukitu ez dudan eremu batera narama. Gizartea
eta irakaskuntza behin eta berriro aipatuak izan dira, baita euren arteko
harreman dialektikoak ere. Bestelako gaiak ere, baina honako hau ez. Eta
garrantzitsua dela uste dut.
Hizkuntzaren
irakaskuntzan nola edo hala dabiltzanek maiz ez dute hauxe kontuan hartzen.
Askotan ezinezkoa da kontuan hartzea, hitzaren lilura transmititzeko gaitasun
linguistiko eskasa dutelako irakasle askok eta askok. Baina daukatenek ere
hizkera zuzenari baino ez diote kasurik egiten, hizkerak duen gatza eta
piperrari uko eginez.
Kasu honetan ere,
beste askotan bezala, irakasleek formazio falta ikaragarria daukate.
Bakoitzak arazo honi aurre egiten dio ahal duen modura. Ez dira konturatu
hizkuntza gutxiagotu bat irakatsi nahi dutela beste hizkuntza batzuk irakasten diren modura. Eta hori
ezinezkoa da, euskarak dituen arazoak (lexikoa, terminologia, argotak,
estatusa, ahuldadea, …) aintzat hartu barik, ezin du arrakasta handirik izan
hizkuntza horren ikaskuntzak.
|
Beste behin ere saiatu naiz Berriako hemerotekan testua aurkitzen eta ezin. Ez dabil ondo eta bakarrik erantzun batzuk markatzen ditu. Beraz, Andu Lertxundiren artikulu zoragarri hau aipatu baino ezin dut egin. Sentitzen dut, baina ez da nire errua.
Portzierto, portfolioa amaitzen ari da, bi entrega baino ez dira geratzen-eta. Ezer barik geratuko naiz blogean, dedio….
Xabi izeneko lagun batek bidali digu lotura. Mila esker, Xabi.
Amona zabuan.